Gasteiz. Ez da hango patatengatik izan, ez. Sari honen bidez, Arabako hiriburuak ingurumenaren eta herritarren bizi-kalitatearen alde egindako lanari errekonozimendua eman diote Europa mailan. Bejondeizuela, gasteiztarrok!2016an Kulturaren Europar Hiriburua Donostia izango dela jakin genuen aurreko urtearen hondarrean. Ez da pintxoengatik izan, ez. Kultura sortzen, sustatzen eta gozatzen inbertitutakoaren saria da hau. Bejondeizuela, donostiarrok!
Bi izendapen hauek nabarmentzen dute Autonomia Erkidegoaren indarra eta presentzia Europa zaharrean, baina … Bilbo? Zer izan daiteke hurrengo urteotan Europan? Zein hiri izan daiteke? Harrokeriaren hiria, txakolinaren hiria, … Bada, argi dago Europako hiriburua izango da, dudarik gabe. Eta zuen ustez, zein izan ahal da? Zergatik?

