dopinga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
dopinga etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/01/25

DENA GEZURRA OTE?


Lance Amstrong ez da goi-mailako kirolaria. Ez da txirrindularia, ez da heroia, ez da ezer. Iruzurti hutsa da. Zenbat ilusio urratuta! Urte askotako mitoa egun batetik bestera zapuztua.

Garai batean errekor guztiak hautsi zituen gizonak egunotan dopatu egiten zela aitortu du. Telebistan egindako elkarrizketan negarra dariola atera da, lotsabako halakoa. Hori gutxi izango balitz bezala, badira dopina justifikatu nahi izan dutenak, inork ezingo lukeela hori lortu ezer hartu gabe argudiatuz, hainbeste Tour irabaztea, alegia.

Honen iruzurrak kolokan jarri du txirrindularitza, baita txirrindulariak ere. Orain guztioi darabilkigu galdera bera buruan: “Ba ote dago dopatzen ez den txirrindularirik?”