ROBOTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ROBOTAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/06/04

INKESTA --- EMAITZAK

Inkesta:
IZANGO DIRA ROBOTAK GURE NAGUSIAK ETORKIZUNEAN?

BAI …….. 2 (%28)

EZ ……… 5 (%72)

2010/05/28

ZE DEMONTRE DA HORI?

“Ze ostie da hori?” galdetu genion argazkiko tramankulua ekarri zuenean. Tramankulua hartu, goitik begiratu, behetik, ezkerretatik, eskuinetatik … eta ezin asmatu. Hortxe geunden guztiok tontakeriak esaten ea nork esaten zuen handiena.

Egun horretan, gauzek pentsatzen dugun baino erabilera gehiago daukatela konturatu nintzen eta etxea zertarako diren ez dakigun gauzez beteta dugula konturatu nintzen.

Ziur aski, gauza bera pasatzen zaizue eta etxean erabiltzen ez dituzuen tresna moderno modernoak izango dituzue edo baten batek, asmo onez, oparitutako zer edo zer.

Horrela bada, kontatu komentarioetan edo bestela esan tresna berriekin nola moldatzen zareten. Neu, behintzat, oso baldarra naiz eta ez dakit ezta komuneko papera aldatzen ere.

NI ROBOTA

Gure bizitzan tresnek gero eta garrantzi gehiago daukate. Egun, edozein gauza egiteko aparailu bat behar dugu eta ez daukagunean gorriak pasatzen ditugu. Etorkizunean robotek egingo omen dituzte etxeko gauza guztiak eta denbora gehiago izango omen dugu gure gauzetarako. Baina, gero eta gehiago dira errezeloa daukatenak. Pertsonak bezalakoa den makina bat etxean sartzea ondo ikusten bagenuen ere, pertsonak bezalako horrek mesfidantza sortarazten digu sarri askotan. Bestela, ikusi bideoko lagunari gertatutakoa.



Robotek etxeko lan guztiak egingo dituzte? Arazorik izango dugu robotekin? Etxean gure lekua hartuko dute? Gai honen inguruan duzuen iritzia komentatu beheko iruzkinetan.

BIZITZA ERRAZTEN ALA ZAILTZEN?

IRAKURMENA
ETXEKO LANAK ETA LESIOAK
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:

Zer diozu gaiaz?
Makinek guk bezain ondo egin ahal dituzte etxeko lanak ala hobeto?



HIZKA-MIZKA: ROBOTAK GURE BIZITZAN
  • Lana errazten digute.
  • Denbora libre gehiago uzten digute.
  • Ez dira merkeak, baina luzaroan inbertsioak merezi du.
  • Teknologia berrietara egokitu behar dugu.

  • Makinen menpe biziko gara.
  • Garestiak dira.
  • Lanpostuak gutxitzen dituzte.
  • Etxea egokitu behar da robotak bere lana egin ahal izateko; beraz, lan bikoitza.