ERRETIROA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ERRETIROA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/02/12

INKESTA --- EMAITZAK

Inkesta: BENIDORMEN EMANGO ZENUKETE (DUZUE) ERRETIROA?


BAI …………...…. 1(%6,5)
EZ ………..…….. 14(%63,5)

2010/02/05

BALDINTZEN MAGIA

Ezin dut neure burua ikusi 67 urterekin lanean eta ditxosozko baldintzak azaltzen. Sentitzen dut, ez da zuek bezalako ikasleak jasan behar izango ditudalako, baina ez dut uste klase batean edo tutoretza batean egoteko kapaz izango naizenik.

Adin horretan nolako irakaslea izango naizen imajinatzen dudanean, benetan, burutik beherako hotzikara batek hartzen nau eta ziztu bizian euskaltegitik alde egiteko gogoa izaten dut. 67 urte eta baldintzak azaltzen, hori da patua hori! Jendeak esperientzia handiagoa izango dudala eta nire bizitza profesionalaren unerik onenean egongo naizela esaten dit, bai zera! Orain hasi nintzenean baino gaizkiago banago, 30 urte barru …

… 30 urte barru, dudarik gabe, baldintzak azaltzen egongo naiz.



Nola imajinatzen duzue zuen erretiroa?
Nola egongo zarete 67 urterekin lanean?

LANERA MAKILA ESKUAN

Estatuko Gobernuko Ministro Kontseiluak erretiro adina 67 urte bete arte atzeratzea proposatu du. Egun, daukagun pentsio sistemak porrot ez egiteko erreformatzea ezinbestekoa dela dio, Europako beste herrialde batzuetan erabiltzen duten ereduari jarraiki.

Neurria ez da bat-batean martxan jarriko. 2013an hasita urtero bi urtez luzatuko litzateke erretiro adina, 2025ean 67 urtetan finkatu arte. Halaber, aurre-erretiroei muga zorrotzak ezartzeko neurriak proposatu ditu Gobernuak.


ZER DERITZOZUE NEURRIARI?
BADUZUE PENTSIO SISTEMA HOBETZEKO IDEIARIK?