GOOGLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GOOGLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/04/04

ZERGATIK? ZERGATIK?

Zergatik da inportantea heziketa?
Zergatik gaude hemen?
Zergatik ez naiz zure gustukoa?
Zer egiten ari naiz hemen?
Zergatik nago ezkongabe oraindik?
Zergatik da borobila lurra?
Zergatik ez dute Asiako gizonek bizarra mozten?
Zergatik ez dute zilborrik txakurrek?

Betidanik saiatu izan gara gizakiok dauzkagun garrantzi handiko zalantzak argitzen, erantzunak bilatzen. Lehen Jainkoarengan aurkitzen genituen, baina orain gauzak aldatu dira eta GOOGLEn bilatzen ditugu, nonbait.

Goian dauden galderak Interneteko bilatzaile famatu horretan azkenaldi honetan jendeak gehien bilatu dituenak dira. Garrantzi handiko galderak. Erantzun erraza ez dituzten galderak, baina gutako askok hamaika aldiz tekleatu ditugunak.


Ez dut inoiz horrelako galderarik idatzi GOOGLEk ematen digun laukitxo horretan, baina galderak transzendentalak badira, ezin dut imajinatu nolakoak izango diren erantzunak. Agian, sarrera hau idazten amaitu ondoren laugarrena edo bosgarrena idatziko dut ea zer dioen jainko berriak.

Zer bilatzen duzue GOOGLE-n? Zertarako erabiltzen duzue? Beste bilatzaile bat erabiltzen duzue? Zergatik? Zer galdera bururatzen zaizue?