Serioak garenoi asko kostatzen omen zaigu barre
egitea, baina horrek ez du esan nahi barre egiten ez dakigunik. Gehienetan
barrutik egiten dugu. Barre maltzurra da gurea, ez zaigulako barre-algararik
gustatzen. Graziarik? Bai, ziur aski egingo digu, baina ez dugu inolaz ere
neurrigabeko barre-karkararik egingo. Serioak garenok beti neurriz eta egoki
egiten ditugu gauzak, eta, jakina, barrea ere bai.
Baina badaude etengabe barre egiten dutenak. Edozer esanda, barrez hasten dira, barre tontoa da hori, oso tontoa, nire ustez. Baliteke oso pertsona zoriontsuak izatea eta besteok beti pipertuta egotea, baina ez da posible edozer esanda barre egitea. Denak ez dauka graziarik eta denak ez digu barrerik eragiten.
Ez dut hemen esango zer pentsatzen dudan beti barrez egoten direnez. Nahiago dut ez esan. Baina, aurreko paragrafoa irakurrita, argi dago, ezta?
Eta zuek, barre egiten duzue azkar ala kosta egiten zaizue? Zer-nolako barre egiten duzue? Zer pentsatzen duzue etengabe barre egiten dutenez? Zerk eragiten dizue barrea?