2020/04/06
23. EGUNA: EROSTEKO PANDEMIA
2008/11/07
IRAKASKUNTZA
Argazkietan oso ondo ikusten duzuen bezala badaude arrazoi on bi gutxienez irakaskuntza presentziala aukeratzeko eta ez on-line sistema: ikaskideak eta irakasleak. Taldeko ikaskideengandik asko ikasi ahal dugu eta irakaslea une oro zain daukagu zure zalantzak argitzeko.
(benetan zer zaila den gizonezko irakasle sexya aurkitzea sarean! Euskaltegiko baten argazkia ipintzea pentsatu genuen, baina … Hobe Jones irakaslearena, ezta?)
Oharra: ez izan zorrotzak eta hartu argazkiak behar den moduan, umore onez, alegia.
Txantxak alde batera utzita, noiz edo noiz auto-ikaskuntza, on-line sistemak, ohiko klaseak, eta irakaskuntzarekin zerikusia duten gauza asko eztabaidagaiak omen dira egunotan. Guk, beti gure ikuspuntu berezitik, zuen iritzia jakin nahi dugu. Horrexegatik proposatzen dizugu beheko komentarioetan irakaskuntza presentzialak dauzkan abantailak zerrendatzea.
NIRE ESPERIENTZIATIK

Gauza berria iruditu arren, badira urte batzuk auto-ikaskuntza abian jarri zela. Zuetako asko ari zarete jo ta fuego ikasten, beste batzuk hasi eta amorea eman duzue eta beste batzuek ez duzue on-line sistemaren bitartez inoiz ikasi.
Aurreko sarreran irakaskuntza presentziala goratu dugu eta orain balantzea egiteko unea heldu zaigu. Hori dela eta, auto-ikaskuntza gelan edo beste sistema antzeko batean izan duzuen esperientzia komentatzea eskatzen dizuegu.
PRESENTZIALA vs ON-LINE
IRAKURMENA:
Ameriketako estatu batuak: eskola etxean
Ameriketan zabaltzen ari da haurrak etxean eskolaratzeko joera. Adituen iritziak eta hainbat esperientzia azaltzen ditu artikulu luzean.
HIZKA-MIZKA
PRESENTZIALA vs ON-LINE
-Taldeko ikasleek elkarrengandik asko ikasi ahal dute
-Klasean egon bitartean irakaslea duzu nahi duzun guztia galdetzeko
-Klasea da ikasteko ohiko lekua, ordenagailuaren bitartez oraindik oso arrotz egiten zaigu
-On-line sistemek ez diote edonori balio,ikasle mota jakin batzuei erantzuten die eta
-Erabateko malgutasuna: nonahi eta noiznahi ikasi ahal da
-Guztiz pertsonalizatuta dago: ikasleari behar duena ematen zaio
-Klasea mundu osoa (ziberespazioa) da, ez da lau hormetan egiten den gauza bat
-Etorkizuneko ikaskuntza sistema izango da, nonbait


