2020/04/06

23. EGUNA: EROSTEKO PANDEMIA

Dagoeneko laugarren astean sartu gara eta heltzen zaizkigun berriak era askotakoak dira, batzuetan baikorrak eta hurrengoan erabat ezkorrak. Bitartean, itxarotea besterik ez dugu. 

Baina, beti bezala egoera txarretan badira onuradun ateratzen direnak,  egoerari etekina ateratzen diotenak. Internet bidezko erosketei buruz ari naiz. Egunotan, zoritxarrez, normalean ez daukagun denbora dugunez, eskura ditugu hainbat web-orrialde edozer saltzeko prest. Adibidez, jendeak, sasoian egoteko kirola egiten duela jakinda, nonahi eta edonoiz ditugu kirola egiteko materiala saltzeko iragarkiak. Ume txikiak etxean egon behar direla aprobetxatuz, eskolako materiala saltzeko iragarkiak edo, ume txikien kasuan, eguneko ordu luzeak entretenituta pasatzeko jokoak. Eta horrela etxeko guztiekin.

Nire kasuan, egunero kuxkuxeatzean ditut halako web-orrialdeak eta  kostatzen zait tentazioari uko egitea, batez ere, ez dakidalako gero pakete horrekin nola jokatu behar dudan. Eskularruak jantzi?  Lixibaz garbitu bilgarria? Kar,kar,kar,… Bueno, bestelako arrazoiak ere badaude, jakina!

Udaberrian eta uda atarian gaudela ez dakit zer izango den salduko diguten hurrengoa. Bainujantziak? Eguzkirako krema? Sandaliak? Agian bai, baina hori erabiltzeko solariumak eta harea ere lotean egon beharko dira, zeren bestela …

Zer deritzozue berrogeialdi honetan Interneten bidez erosteari? Supermerkatuko erosketaz aparte, beste zerbait erosten duzue? Erraz eusten diozue erosteko tentazioari? Eta zer iruditzen zaizue pandemia aprobetxatzea negozioa egiteko?

15 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut is inoiz online erosten, nahiago dut de dará joatea, produktuak ikusi ahal dudslako. Orain, ez dut ezer erosten. Zaila da tentazio hau eustea, adibidez, txokolateaa erostea nahi dut baina Orain ez dut erosten eta oso Zaila izan da azken egunetan tentazio hau eustea.
Nire ustez, legala bada ez dago arazorik, baina trikimailu edo zerbait ilegal a egiten badute hori oso txarto dago. Horregatik, ikusi behar dugu ea zer eaten dute guri.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nik normalean erosten dut on-line, gauza batzuk askoz merkeagoak direlako. Baina pandemia daukagunetik beldur pixka bat dut eta gutxiago erosten dut. Lehen Txinako weborrietan erosten nuen, baina orain ez. Duela gutxi jaso dut aliexpresen erositako gauza bat eta garbitu nuen pare bat aldiz. Ez naiz fidatzen.

Beste alde batetik, oso gaizki iruditzen zait egoera aprobetxatzea negozioa egiteko.Saltzea ondo dago, baina beharrezko gauzak askoz garestiago jartzea oso txarto iruditzen zait eta gobernuak zigortu beharko luke.

Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ondo iruditzen zait interneten bidez erosketak egitea, askotan erosten dut horrela eta, egun hauetan, gauden egoeran, gehiago. Interneten bidez behar ditudan gauzak aurkitzen baditut beti erosten ditut horrela, oso erosoa da eta gainera askotan, merkeagoa. Interneten bidez erosten ez dudan gauza bakarra supermerkatuaren erosketa da, nahiago dudalako erostera noan janaria ikusi.
Argi dago interneteko saltzaileek negozio handia egiten ari direla baina, egia da ere gaur egungo egoera ikusita, laguntza handia direla jendearentzat gauzak erosteko orduan.
Egoitz

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Etxean geratzen garenak pribilegiatuak dira eta zorionez Internet dugu denbora pasatzeko.
Nire kasuan, normalean Internetez bidez erostea gustatzen zait oso erosoa gertatzen zaidalako baina konfinamenduko egun hauetan ez dut ezer erosten Internetetik. Begiratzea atsegin da modako web orrialdeak. Hala ere, banatzaileekiko solidaritateagatik ez erostea erabaki dut. Egun hauetan koronavirusean jartzen dira eta nahiz eta prebentzio-neurriek hartu haiek eta bere familiak kutsa ditzakete.
Nire iritziz beharragatik lan egitera joan behar duten langileak zaindu eta babestu behar dira.
Horrela, erosketa zentzugabeak egitea saihestu behar dugu. Seguru nago erosketa horiek itxaron dezaketela.
Animatzen dut jada egun bat gutxiago geratzen dela.
Rocío

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi

Nik normalean dendak txikian erosten ditut, batez ere janaria erosketak.
Uste dut ez dela momentu hoberena arropa edo beste gauzak erostea intenetetik.
Banatzaileak gauza garrantzitsuetarako utzi behar ditugu: botikak ala janaria.
Ez dut beste inor arriskuan jarri nahi beraz, nik erosketak egiten dut.
Une honetan ez da ezinbestekoa arropa erostea, etxean egoteko ez baitugu behar.
Animo!
Agur bero bat.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Gutxi erosten dut normalean Interneten bidez, baina noizean behin bai, batez ere, parafarmaziako gauzak erosten ditut merkeagoak direlako. Berrogeialdian hori egin dut. Horretaz aparte eguneroko erosketetarako ondo iruditzen zait Interneten bidez erostea baina nire kasuan, gure etxean, gutxi gara eta erosi ahal dugu kalean astean behin. Horrela gure egoera ondo antolatzen dugu.
Bukatzeko, badaude berrogeialdian gehiago saltzen ari diren enpresak, eta hori negozio bat da eta ondo izango da haientzat, baina egoera honetan horregatik prezioak igotzea, txarto iruditzen zait hori oso insolidarioa delako.

Laster arte!

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Nik batzuetan erosketak Interneten bidez egiten ditut, bereziki denborarik ezagatik.
Hala ere, gauza batzuen falta sumatu arren, berrogeialdi hasi zenetik, janaria ez ezik, ez ditut online erosketak egin, gauza horiek ez direlako beharrezkoak eta itxaron dezakegu egoera hau bukatu arte.

Prezioak eta baldintzak mantentzen badira, ondo deritzot Interneten bitartez egindako salmentari. Beti egon da jendeak krisialdietan etekina ateratzen duena. Enpresek legezko ekintzak egiten badituzte, zergatik ez? Edonork egingo luke. Hala ere, tamalez, batzuek beti abusatu egiten dute...

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!!
Normalean, gauza asko erosten ditut Interneten, janaria izan ezik. Aurreztu denbora, eta merkeago da. Argi dago une txarretan beti dagoela jendea aprobetxatu eta engainatzen duena eta Interneten askoz errazagoa dela.
Oraingoz ez naiz tentaldian erori eta ez dut ezer erosi, inprimagailurako tinta besterik ez. Baina jendea erotu egiten da eta diru asko gastatzen da beharrezkoak ez diren gauzetan.
Internet bidezko jokoak eta apustuak asko handitu direla ere oso arazo larria iruditzen zait.
Jakina, badira krisiarekin hazten ari diren negozioak.
Espero dut hemendik zerbait ikasiko dugula.
Laster arte!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Interneten oso gutxi erosten dut. Eta nik egiten dudanean, normalean arropak erostea da.
(Zara, Bershka, Shein ...)
Janaria erosi behar badut, supermerkatu batera joaten naiz janaria ikustera eta haren egoera egiaztatzera.

Ruth A.M

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri asko gustatzen zait erosketak egitea interneten bidez, baina orain ez dut ezer erosten. Alde batetik Txinako weborrietan zerbait erosten badut ez naiz fidatzen eta beste alde batetik banatzaileak pena ematen didate, nik uste dut zerbait erosi nahi baduzula beharrezko produktuak izan behar dute. Nire kasuan beharrezko guztia daukat nire auzoan bizitzeko, eta erosketa asko zaidan arren interneten bidez, orain ez dut egiten.
Mery

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik normalean asko erosten dut ineterneten bidez baina gehien erosten dudana kosmetikoak dira merkeago aurkitzen ditudalako. Gaur egungo egoerarekin ez dut behar honelako produktuak, beraz ez dut ezer erosten. Arropa soberan daukat etxean egoteko eta ikasi behar dudanez ez daukat hainbeste denborarik jolasteko edo kirola egiteko, hori dela eta etxean daukadanarekin konforme nago. Bakarrik joaten naiz supermerkatura eta gaur egun auzoko supermerkatuan egiten ditut erosketak nahiz eta normalean ez egin hemen. Baina konturatu naiz, askoz garestiagoak direla beharrezko produktuak eta 50 euroekin ez dut ia ezer erosten. Horregatik egoera hau pasa eta gero nire konfidantzako supermerkatura bueltatuko naiz.

Ainhoa

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Hiru aste daramagu konfinatuta eta esan behar dut bi aldiz erosi dudala Internet-en bidez.
Bi aldietan banatzailea ez da etxera igo, jeitsi behar izan naiz atarira. Eskularruak erabili ditut eta paketeak ireki baino lehen dena garbitu ditut. Ez dago arazorik, kontuz izan behar duzu denda berrietan, baina supermerkatuetan edo denda ezagunetan ez duzu beldurra izan behar.
Aukera ona izaten da kalera ez joateko.
Baina egia esanda, denda batzuk igo dira prezioak eta produktuak ez dira aurreratu. Adibidez, kirol-dendak, aprobetxatu dute egoera hau materiala garestiago kobratzeko.
Beraz, nire gomendaio da honetako dendeetan ez erostea! Erabili etxeko gauzak! Nik frogatu ditut, aulkiak, eskailerak, bi botila ures beteta baita detergenteak! Zure poltsikoa eskerrak emango dizkizu.

Janire

ANA erabiltzaileak esan du...

Duela urte asko gauza asko ez erostea erabaki nuela. Konturatu nintzen ez nuela gauza askorik behar ondo bizitzeko. Pobrezia gehiegi ikusi dut eta erantzule sentitzen naiz. Ez dut arropa edo zapatak erosten, hala ere, asko gustatzen zait Interneten Arte ederretako materialak ikustea eta, zergatik ez, batzuetan erostea.
Internetek mundu handia ireki digu, Agian, gizakiaren asmakisun onena. Negozioa egiteko leku ona da, eta ahal izango banu nik ere egingo nuke.

Bestalde, une honetan, pandemian, ez dut ezer erosten Internetez ez dut beharrik. Bakarrik erosten dut janaria, baina beti, supermerkatuan. Duela urte asko supermerkatu berean erosten dudala eta saltzaileak ezagutzen ditut. Beti elkarrizketa bat eta barre batzuk dago erosketa bakoitzarekin. Ez dugu erremediorik!!!

Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Hasi baino lehen esan nahi dut ez dudala inoiz Internet bidez erosi, nire ama nahiago duelako erosi produktuak ikusita, eta nik ere bai. Horregatik, ezin dut horri buruzko iritzirik eman.

Berrogeialdi honetan ni naiz erosketak etxean egiten dituena, amamarekin nagoelako eta bera ezin delako jaitsi. Egia esan, ez dut askorik erosi, bakarrik erosten dut beharrezkoa dena, gutxi jaisteko.
Hasieran jendea janari eta komunezko papera asko erosten hasi zen, eta supermerkatuetan ez zegoen ezer. Orain badirudi lasaitzen doala, baina une honetan gehien erosten dutena legamia da, etxean postre errezetak egiteko.

Internet bidezko erosketen gaira itzuliz, nire iritziz, hobe da supermerkatura jaitsi eta produktuak ikustea; izan ere, Interneten barietate handiagoa egon arren, ez dakizu nola iritsiko zaizkizun, eta gaizki iristen bazaizu, itzuli egin behar dituzu, eta denbora asko galtzen duzu. Baina, bakoitzak bere gustuak ditu, eta nahiago du gauza bat edo bestea egin, ez gara denak berdinak.

Dánae.

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

lehenengoz esan bearra dut, ez dudala inoiz internetetik eser erosten, bakarrik momentu puntualentan eta teknologia edo liburuak, arroparen kasuan nahiago dut dendetara joan eta arropa frogatu nire kabuz, zereneta denda bakoitzak bere neurri bereziak ditu.

Denda fisikoak itxita daudenez, internetetik egindako erosketak gehiago direla ez zait arraroa iruditzen, nire kasuan euskaltegiko asken klasea eta gero ez dut berriro kalera atera, baina nire aitak bakarrik ateratzen da astero egun bat jatekoa erosteko, eta kasu batean internetetik erosi genituen, pisu asko zen eta.

Mikel