Lurra bat eta bakarra da. Zientziak beste planeta batean bizitzeko aukera eman arte lur gaixo eta zahar honetan segituko dugu bizitzen, barkatu, zikintzen. Gizakiok dena kakaztu dugu eta gure etxea den mundu hau hilzorian utzi dugu.
Arazoa larriagotu denean zer edo zer hasi gara egiten, hots, birziklatzen, energia berriztagarriak erabiltzen, … Ez dakigu berandu izango den, baina hil ala biziko egoera honetatik ateratzeko zerbait egiteko unea da.

Zer uste duzue gai honi buruz?
Zer egiten duzue naturaren alde?


