Berrogeialdia bitartean,
dena gelditu zenez, lanak ere bertan behera utzi zituzten. Baina, orain, normaltasunerako
egokitze-prozesu honetan, berriro hasi dituzte zorioneko lanak eta berriro hasi
dira mailu hotsok jo eta ke belarriak urratzen.
Kasu gehienetan auzokook
ondo ulertzen dugu halako egoerak ohikoak direla eta, amen eginez, pasatu behar ditugula. Baina, ados egongo
zarete nirekin, lan hauek jasatea oso oso astuna dela eta lanok ez direla
inoren gustukoak. Eskerrak auzoko guztiok batera hasten ez garen!
Astunak iruditzen zaizkizue atariko obrak?
Nola jasaten dituzue suertatzen zaizkizuenean? Nagia ematen dizue obretan
hasteak ala arazorik gabe egiteko prest zaudete? Zein izan da egin duzuen azken
obra etxean? Zein egingo zenuke?