NAGUSIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
NAGUSIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/05/15

NAGUSI APARTA

Agintzea erraza da. Agintzeko ez da ezer berezirik eduki behar. Edonork agintzen du herri honetan. Edonori ematen diote aukera agintzeko. Fabrika batean, eskola batean, denda batean eta, zergatik ez, euskaltegi batean edonor izendatu ahal dute zuzendari eta  hogeita hamahirugarren artikuluagatik egingo dugu bere menpe gaudenok berak esandakoa.


Agintzea erraza da, baina ondo agintzea zaila izan behar da. Boterea erabiltze horrek  duen ustezko erotikaren atzaparretan ez erortzea zaila da. Ez dakit, nik ez dut agintzen, ezta nire etxean ere. Demokrazian jaio ez ginenok engainatuta bizi izan gara eta erabakiak denon artean hartu behar direla sinesten dugu. Demokrazia sistemarik onena delako pentsamenduarekin hazi  ginenok  ez dugu inoiz inon inor agintzen. Aginteak jasotzeko jaioak gara.

Agintzea erreza da eta zuzendari guztiek egiten dute. Zaila, benetan, zaila dena da langileei ondo egindakoak txalotzea eta eskertzea. Hemengo nagusiek hau eta hau egin behar duzula esateko ez dute problemarik, baina eskerrik asko egin duzunagatik edo lan bikaina egin duzula esatea kosta egiten zaie. Bueno, ez, ez dute inoiz esaten.

Honetan ere txinatarrak onenak. Hango lan-baldintzak haientzat, baina enpresa batzuetan langileak motibatzeko erabiltzen dituzten teknikak guretzat nahi ditut. Begira bestela enpresari txinatar batek enpresaren hogeigarren urteurrena ospatzeko egin duena: 6.400 langile eraman ditu Txinatik Parisera eta Nizara. Hori bai dela eskertzea urte horietan egindako lana eta ez hemen egiten dena. Euskaltegiko hogeita bosgarren urteurrenerako boligrafodun karpeta bana eman ziguten egindakoa eskertzeko. Espero dut hemengoek hurrengo urteurrena ospatzeko txinatarrek asmatutakoa egitea.

Erreza da agintzea? Zer behar da ondo agintzeko? Nolako nagusiak (izan) dituzue? Zer iruditzen zaizue enpresari txinatar horrek egindakoa?

2009/10/16

NIRE NAGUSIA PUTASEMEA DA


Langile batek nagusiari putasemea deitzea ez da kaleratzeko arrazoia Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak hartutako erabaki baten ondorioz.
Langileak putasemea esan zion nagusiari eztabaida gogorra izan ondoren dieta batzuk zirela eta. Auzitegiaren aburuz langilea kaleratzea neurriz kanpoko zigorra da eta putasemea bezalako hitzak esatea, beren ohiko erabileragatik, ez da nahikoa langilea kale gorrian uzteko.


Zer deritzozue hartutako erabakiari?
Zuen nagusia putasemea da? Zergatik?
Zer esango zeniokete nagusiari?