Ez nago kezkatuta eta are gutxiago obsesionatuta, baina
ez dago modurik soberan ditudan kiloak gainetik kentzeko. Egia esanda, ez dut
ezer berezirik egiten, behin modaz pasatako Addidas markako txandala jantzi eta
egunkaria erostera korrika joan nintzen; beste behin mirarizko dieta bat egin
nuen astebetez, ehun gramo argaldu eta gero kilo bat eta erdi berreskuratu nuen
dieta utzi nuenean; alkoholik gabeko edabe horiek ere probatu ditut, alkoholak
loditzen duela, bai zera!
Orain, udaren atarian gaudenean, ez dakit zer egin Decathlonera
joan eta beste txandal bat erosi, alkatxofaren dieta egin ala ura baino ez
edan. Ziur aski, taila handiko praka motzak jantzi, alkatxofak laguntzeko
urdaiazpiko ona prestatu eta promozioan dagoen garagardo kupel hotza erosiko
dut laster uda datorrela ospatzeko.
Ados zaudete nire lagunak dioenarekin? Zer edo zer egin/egiten
duzue kiloak galtzeko? Zer da onena argaltzeko? Zergatik?

