Arre edo so. Bizitzan
batzuetan trantze batean gaude eta ez dugu beste erremediorik, aukeratu
beharra dugu. Ez da erraza izaten, baina …
Gaizki edo ondo, baina erabaki askotxo hartu ditut nire
bizitzan. Gaizki hartuak ahaztuta edo ahaztu nahi eta ondo hartuak gogoan. Ondo
hartuen artean badut bat, ez dakit zergatik, egun hauetan buruan bueltaka eta
bueltaka.
Eskolan nengoela, kurtsoaren hasieran apaiz zahar batek
galdetzen zigun zer izan nahi genuen heldutan. Hamar urteko ume batentzat galdera
zaila, baina erantzun errazekoa: futbolaria, abokatua, … Neuretzat ere erraza:
apaiza. Papertxoan apaiza eta izena idatzita, banekien Franco garaian askoz
errazagoa izango zela kurtsoa gainditzea, batez ere, apaizen eskola batean.
Horrela ibili nintzen urte osoan erlijioak ematen zituen pribilegioez
disfrutatzen ekaina heldu arte, erabakia hartzeko unea heldu arte. Bakarrik
gurasoen baimena falta zen eta seminariora. Hor nengoen zer egin jakin gabe.
Egia esan eta etxean geratu ala fartsarekin jarraitu eta Jainkoarentzat lanera.
Ni bezalako deabru batentzat hartu nuen erabakia onena
izan zen.
Zein izan da zuek hartutako erabaki onena?
Zergatik? Nola hartzen dituzue erabakiak? Zaila da