Aste honetan “La noche de …” saioan entzun nuen
emakumezko aktore bat, oker ez banago, Maryl Streep unibertsitate batean
sartzeko egin behar zuen probaren egunean lokartu zela eta, gustuko zeukan
karrera egin ezin zuenez, aktore izateko ikasketak egitea erabaki zuela.
Ez dugu inoiz jakingo zer gertatu ahal izango zen, gustuko
hori eginez gero. Ez dago jakiterik. Baina ziur nago berak ere noizbait pentsatu
duela hori bere bizitzako liburuan idatzita zegoela. Horrelakoetan etorkizuna
geuk idazten dugula esan ohi dugu, baina ez dakit nik … zalantzak ditut.
Zuek, zer uste duzue?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina