Orain eliza barruan ospatu beharrean, hondartza toallaren
gainean eguzkitan ospatzen du jende askok. Umetan Aste Santua errezoetarako
garaia zen. Egindakoaz hausnartzeko garaia. Bekatuak aitortzeko eta barkatzeko
unea. Orain, berriz, ez.
Baina, Aste Santua ere bazen hainbat gozoki jateko astea,
espresuki egun horiek ospatzeko gozokiak. Herri bakoitzak bazuen egun seinalatu
hauetan bere gozokia eta etxe guztietan, denon parte-hartzearekin, egiten zen. Gozo-gozoak
baziren ere, denon artean egiteak gozoago bihurtzen zituen.
Ni bezalako gozozale zaretenok gustuko izango dituzue
garai honetako gozokiak eta, horrelakoak ez bazarete, ziur aski, zeuek ere
izango duzue beste garai bateko baten bat.
Zein da gozoki hori? Gozozaleak zarete? Eta egiten, nola
moldatzen zarete?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina