2014/01/10
LARRUA APAINDU
2009/01/09
BEHERAPENETARAKO AHOLKUAK
Gabonen ostean beherapenak datoz. Merke merke dago dena eta badirudi erostera behartuta gaudela. Baina KONTUZ!!! Zenbait saltokitan iruzur egiten digute lehen ez zeuden produktuak salgai jarriz edo prezioak manipulatuz, edo merkealdietarako espresuki egindako gauzak salduz, edo …
Kontsumitzaileen bulegotik erosketa arduratsuak egitea aholkatzen dute, beherapenetan zoratu barik erosteko, alegia: aldez aurretik aurrekontu bat prestatu eta bete, ez erosi behar ez dena, ondo begiratu etiketak, prezio biak agertu behar dira (aurrekoa eta merkealdietakoa), galdetu dendariari aldaketarik onartzen duten, dirutan ordaindu eta ez erabili diru-txartelik, eskatu ordainagiria, …
Azken finean, guztiok ezagutzen ditugun aholkuak dira horiek, teorian oso baliogarriak direnak, baina praktikan … zer? Ziur gaude zuen esperientzia kontuan harturik aholku hobeak emateko kapaz zaretela.
ZEINTZUK DIRA ZUEN AHOLKUAK BEHERAPENETARAKO?
BEHERAPENAK ZENBAKITAN
Salmentak %25 jaitsiko dira 2008.urtearen aldean
Hirutik bik erosiko dute beherapenetan
Batez beste, pertsonako 106 euro gastatuko dira
Horrelaxe gastatuko dute:
Gauzak horrela, hurrengo galderak proposatzen dizkizuegu komentarioetan zuen iritzia emateko:
Inoiz erosi duzue beherapenetan gero erabili ez duzuen zerbait? Zer?
Neguko beherapenak ala udakoak nahiago dituzue?
