Atseginak, dibertigarriak eta oso langileak iruditzen zaizkit txinatarrak. Etxe ondoko dendako txinatar txikia ezagutzen dut eta atsegina, dibertigarria eta, batez ere, oso langilea da. Gezurra badirudi ere, txinatar zakarrak, aspergarriak eta alferrak egongo dira, baina herri zahar horretako jendeaz pentsatzen dudanean buruan hasieran esandakoa dut, estereotipo hori.
Batzuetan, ondo jakin barik eta pertsona horiekin inolako
harremanik izan barik, herri batzuk gorrotatzen ditugu eta beste batzuk
miresten ditugu, herri bateko biztanle guztiak igual igualak izango balira
bezala. Herri jakin batean bizitzeak edo herri jakin batean jaiotzeak klonatu
egiten gaitu, nonbait.
Nongoa da gehien gustatzen zaizuen jendea?
Eta gorrotatzen duzuena? Zergatik?