2012/10/05
TRUKU ALA TRUKE?
KRISIAREN ONDORENGOAK
2008/10/17
INKESTA ---- ERANTZUNAK
Inkesta: Krisialditik ateratzeko banku bat lapurtuko zenuke, plan on bat edukiko bazenu?
Beti gure ikasleak zintzoak direla esaten dugu, beno bi edo kenduta, eta inkestan argi geratu da. Hala ere, lapur bati lapurtzen diona...
BAI……......…. 2 (%12)
EZ…………....... 17 (%88)
2008/10/11
HAU DA HAU BIZIMODUA!!!
Une honetan ez dago ezbairik: MUNDUA KRISIAN DAGO!!! Azkenean mundu globalizatu honetan ditxosozko krisialdia sumatu dugu gure patriketan.
Momentu txar hauetan ikusten da, inoiz baino hobeto, gizakiok daukagun irudimena arazoei aurre egiteko eta, ondorioz, asko dira leku guztietatik ematen dizkiguten aholkuak eta erabiltzen hasi garen trikimailuak krisiaren kalteak ekiditeko.
Duela gutxi, Galizian bizi den emakume baten kasuak harritu gintuen. Emakumea
supermerkatura joaten zen eta bertan produktuen prezioak aldatzen bide zituen: supermerkatukoa kendu eta berak etxean egindakoa ipintzen zuen. Emakumeak, inolako lotsarik gabe, edozeri aldatzen zion prezioa eta ondo gainera! (begira bestela argazkia. Mila eta piko euro balio zuen telebista 12 eurotan utzi zuen).
Ez dago esan beharrik berehala harrapatu zutela, baina emakumearen adibideari jarraituz zuei bururatzen zaizkizuen trikimailuak zerrendatzea proposatzen dizuegu komentariotan.
2008/10/10
ZURTZ INTTE
Lehen aipatu bezala, krisialdia bazter guztietara heldu da eta hedabide guztietan zur eta lur uzten gaituzten berriak aurki ditzakegu. Segidan dituzuen berriak lagin bat baino ez dira, baina aski dira arazo berri honen tamainaz jabetu ahal izateko.
· Ezkonberriek bereak eta bi egin behar dituzte aurrekontuan ezkontzako gastu guztiak sartzeko: gonbidatu gutxiago, menua askoz merkeagoa, eskuz egindako gonbidapenak, argazkiak CD formatuan, eurek grabatutako musika erabili, …
· Dibortzioek behera egin dute izugarri azken hilabeteotan
· Azken bolada honetan Balentzian apaizgaien kopurua bikoiztu egin da
· Espainiako soldadua izateko aurrez izena ematearen kopurua handitu egin da
· Krisia dela eta, hurrengo urteotan delinkuentziak gora egingo duela aurreikusten da
· Lantokietan bajak eta lanera ez agertzea murriztu egin dira nabari
KRISIA, ZER DA HORI?
IRAKURMENA:
Urre gorriaren garestitzeak zerbait esan nahi ote du?
Ia herritarren oharkabean, urrearen salerosketak inoiz baino beroago daude. Aditu batzuek metal horrek laster prezioa gori-gori izango duela diote. Urrearen prezioa zikloka mugitu izan da, ekonomia bera bezala. XXI. mendean ere, aberatsek urre zaharra nahi dute eskuetan, badaezpada.
HIZKA-MIZKA
ORAIN LEHEN BAINO …
- Ongizate garaian murgilduta gaude eta hobeto bizi gara erosotasun guztiak baititugu
- Ahaleginaren ahaleginez lortu ahal dugu edozein gauza gizarte honetan
- Bizitzaz gozatu ondoren eraikitzen dugu familia
- Teknologiak bizitza errazten digu
- Zoriontsuagoak ginen gutxiago bagenuen ere
- Egun gizarte-harremanak azalekoak dira; lehen, berriz, askoz sakonagoak ziren
- Gauzak lortzeko ez zuen edozerk balio, etikak eta gizalegeak agintzen zuten
- Familia osatzea zen helburu inportanteenetariko bat
- Ez ginen teknologiaren morroiak eta ez genituen bere ondorio txarrak pairatzen
2008/05/23
MONEY, MONEY,MONEY... A2
1A MAILA
Gauzak horrela, blog honetan alde egite hori saihesteko diru pixka bat aurrezteko bururatzen zaizkigun neurri orijinalak zerrendatu nahi ditugu beheko komentarioetan.
Adibidez, argazkietan ikusi ahal duzuen bezala, billeteetan pertsona famatu batzuen aurpegiak ipini ditugu jendeak bilduma egin eta horrela alferrik ez gastatzearren.

