Bat, bi eta hiru … ondo itxi dut, ez, ez, ez. Bat, bi eta hiru, orain bai,... ez, ez, ez nago ziur, konprobatu egin behar dut. Bat, bi eta hiru, orain bai, ez daukat inolako dudarik, ala ez? baietz, ondo itxi dut, kontxo!!!Ez daukat mania askorik, baina honelako batzuek guztiz harrapatuta naukate eta, aitortu behar dut, holakoetan ez naiz ni. Ez da normala atea itxita dagoenean behin eta berriro begiratu behar izatea, ez da normala Laponiatik ekarri nuen lorontzia mahai gainean iparraldera begira egon behar izatea, ez da normala lanera bide beretik beti joan behar izatea. Ez da normala eta badakit; baina egin beharra dut, bestela estu eta artega nago.
Gainera, urteekin gero eta mania gehiago dauzkat. Horrela jarraituz gero, maniak baino ez ditut egingo. Prisoi honetatik alde egiten saiatu naiz, baina ezin izan dut agoantatu. Mania horiek egin behar ditut, bai ala bai.
Eta zuek, baduzue maniarik? Zeintzuk? Zergatik?