Gertatzen zaizkigun gauzak arruntak dira. Ez dugu paperetan agertzeko bizitzarik. Normal normalak dira gure bizipenak eta kontatzen ditugunean zerbait aldatzen ez badugu, istorio normal normalak dira. Ez dute interesik. Interesa piztu behar dugu entzuleengan. Beren jakin-mina esnatu behar dugu bestela, lozorroan badago, akabo istorioa.
Sarritan inportanteena ez da istorioa, kontatzeko modua bazik. Txisteekin
gertatzen den bezala. Istorio ona, baina kontalari eskasa, orduan istorio
txarra. Baina istorio eskasa eta kontalari trebea, orduan istorio bikaina.
Grazia pixka bat ere behar da horretan.
Etxeko sutondoan hazi garenok badakigu zer den hori. Zenbat istorio entzun
ditugu bazkalostean eta afalostean? Zenbat abentura? Zenbat komeria? Hortik
etortzen zaigu istorioak kontatzeko grina. Hortik etortzen zaigu istorioak
kontatzeko abilezia. Eta hortik etortzen zaigu historia aldatu gabeko istorioak
geure moduan kontatzeko maisutasuna.
Gustuko duzue horrelako istorioak entzutea? Nola
kontatzen dituzue zuei gertatutako istorioak? Kontalari trebeak zarete?
Ezagutzen duzue istorioak kontatzeko aparteko abileziarik duenik? Nor?
