Bizioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bizioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/06/18

LARANJAZKOA ALA LIMOIZKOA?

Udan gaude beste urte batez. Kaleak jendez beterik, parkeak umez gainezka, hondartzak udatiarrez beterik … Erakusleihoetan praka laburrak, minigonak, tirantedun soinekoak, kolore biziko elastikoak, bainujantziak, txankletak, sandaliak … Asko dira uda hemen dugula jakinarazten diguten seinaleak, baina bada bat, nire ustez behintzat, esanguratsuena dena, udako ikurra: izozkiak.

Bai, egia da izozkiok urte osoan ditugula eskuragarri, baina hondartza ertzetan dauden postu horiek, zer? Eta, edonondik paseatzen ari zaretela aurkitzen dituzun beste horiek?

Bertan, zapore guztietako izozkiak, tamaina ezberdinetakoak, kukurutxoetan mihiaz milikatzeko, terrinetan koilaratxoaz jateko, izozduna, palodunak … egia esan, askotan zaila da bat aukeratzea. Izozkien aurrean, jaten hasi baino lehen guztiok adurra darigula, umeak, helduak, nerabeak, adinekoak … izozkiak jateko ez dago adinik.



 Niri betidanik gustatu izan zaizkit eta urterik urtera agertzen diren zapore berri horiek “urtu” egiten naute, elkar “urtzen” dugu. Ezin dut imajinatu izozkirik gabeko udarik, urte osoan salgai egon arren udan izozkiek zapore ezberdina dute eta, ez duzu hala uste?

2009/10/30

INKESTA --- ERANTZUNAK



Inkesta: BIZIOTSUA AL ZARA?


BAI ………. 3 (%37,5)

EZ ……….. 5 (%62,5)

2009/10/23

DZANGADA, DZANGADA, …



Gaurko gazteek gehiegi edaten dutela esaten digute behin eta berriz, baina egia da herri honetan guztiok, gazteek zein ez hain gazteek, “gameluak bezala” (ikusi argazkia) edaten dugula.

Ziur aski ez dago mozkorraldi xelebrerik harrapatu ez duenik.

Horrexegatik gonbidatzen zaituztegu ez tragotxo bat hartzera, baizik eta mozkorraldi hura kontatzera.

HEMEN EZ DAGO ERRETZERIK

Iragarki hauetan modu berezi batez ikus dezakegu zein ondorio dituen erretzeak. Erretzea txarra dela denok dakigun arren, askok eta askok oraindik jarraitzen dute erretzen eta laster leku publiko guztietan erabat debekatuta izango dute, Espainiako gobernuaren lege berria indarrean egoten denean.
Batzuen ustez, lege berri hau ondo dago eta ez-erretzaileen eskubideak bermatzeko garaia da; beste batzuen ustez, ordea, erretzaileek ez dute inolako eskubiderik eta laster ghettoetan baino ez dute erreko.

Ondo deritzozue leku publikoetan erretzeari? Zergatik?
Nahikoa da lege berri bat indarrean egotea?
Zer gehiago egin ahal da?
Zer iruditzen zaizue erretzeari uzteko kanpaina hau?

Argazki gehiago ikusi nahi baduzue, egin klik hemen

MILA EURO BAIETZ IRABAZI

IRAKURMENA:
Zorioneko pilulak nerabezaroan
Moda ala beharra, zer dela eta dute pilula hauek arrakasta handia?
Ba al dago mirarizko edo orotariko pilularik?
Nola egin ahal zaio aurre arazo honi?
Farmazia-industriarentzako irabaziak besterik ez dago?

Ziberadikzioa izango da XXI. mendeko gaitza?
Zein da ziberadikzioaren ondoriorik latzena?
Sendaerraza ala sendagaitza iruditzen zaizue?
Zer deritzozue ziberespazioan bertan mendekotasun honen kontrako erremedioa eskura izateari?
HIZKA-MIZKA:
APUSTU-ETXEAK
Apustu-etxeak bide erraza dira dirua irabazteko, batez ere, egungo krisia kontuan hartzen badugu.

Negozio legalak dira loterien edo bingoen antzera.

Diru gutxiren truke ilusioa ematen digute, neurriz jokatzen badugu.

Ekonomiarako diru-iturri handiak dira apustu-etxeaak.

-------------------------------------------------------------

Krisialdiaz eta jendearen diru beharraz baliatzen dira.

Horrelako etxeek jokoa bultzatzen dute eta kasu batzuetan mendekotasuna sortzen dute.

Ilusioa ematen digutela diote, baina sarri askotan familia arazoak sortzen dituzte.

Leku publiko askotan adingabekoen eskura daude apustu-etxeek jarritako makinak.