Askok eta askok pentsatzen dute egiten dugunean burutik jota gaudelako
seinalea dela, zoratzen ari garelako lehenengo sintoma dela, hain zuzen ere.
Baina, nire ustez, burutik sano egon gaitezkeenok ere egiten dugu edo egin
beharko genuke. Niri neuri, behintzat, gustatzen zait eta burutik osasuntsu
egiteko ariketa ona iruditzen zait. Batez ere komunean nagoenean egiten dut.
Bertan gustura sentitzen naiz, libre, bakarrik, askatasun osoz egiteko. Eta
gehienetan ispilu aurrean, horrela ematen du beste batekin ari naizela eta ez
nagoela neure buruarekin hitz egiten.
Hitz egiteko, eztabaidatzeko, barre egiteko,… beste pertsona bat behar
izaten dugu, baina ez beti. Posiblea da bakarrik egitea. Posiblea da geure
buruarekin egitea. Arazoa da besteek zer pentsatuko duten, haiek ganbara pipiak
jota dugula pentsatzea. Baina, komuneko ispiluan dagoenak dioenez, nori
inportatzen zaio nik egiten dudana?
Zeuen buruarekin hitz egiten duzue? Noiz? Non? Zer uste
duzue kalean bere buruarekin hitz egiten duen jendeaz?