Baina hortik datorren guztia ez da pentsatzen dugun
bezain ona. Gauza batzuk amerikanoak direlako egiten ditugu eta kito! Ez dago
beste azalpenik, moda kontua baino ez da. Gainera, guztiok gara frikiak eta
frikirik frikienak amerikarrak dira, japoniarrekin batera.
Bada, Ameriketatik etorri den azken nobedadea hauxe da:
zenbait enpresatan beren logoa edo anagrama tatuatzen badute ehuneko hamabost
gehiago kobratuko dute langileek hurrengo hilabeteko nominatik aurrera. Igual
dio non, zein gorputzeko ataletan egiten duten. Beren enpresarekiko konpromisoa
sinatzen edo tatuatzen dute gorputzean.
Laster etorriko da moda hau hona. Badaezpada, badaukat
pentsatuta non egingo dudan tatuaia. Eta zuek, tatuatuko zenukete enpresaren logoa hilearen
bukaeran gehiago irabazteko? Zergatik? Non egingo zenukete tatuaia?

