2013/05/10

ONGI ETORRI !!!

Lehengo egunean koadrilakook bazkaltzen ari ginela, baten alabak, 16 urtekoak, tatuaien gaineko komentario bat egin zuen. Ez dakit txantxetan ala serio aritu zen, baina inoiz tatuaiaren bat egitekotan aluaren goiko aldean egingo zuela esan zion amari, eta, gainera, zer jarriko zuen ere esan zion: “nire bisitarientzat”.

Burutazio hau entzun ondoren denak barre batean hasi ginen, barregarria iruditu baitzitzaigun. Pasadizoa horretan geratu zen, eta bazkalostekoa beste gauza batzuei buruz hitz egiten eman genuen.

Gauean, etxean nengoela bazkarian gertatutakoa etorri zitzaidan burura eta zer egingo nukeen halako kasuren bat gertatuko balitzait hausnartzen hasi nintzen. Egia da tatuaiak ez direla nire gustukoak, beraz ez egiteko konbentzitzen saiatuko nintzateke, eta are gutxiago, hainbeste barre eragin zigun esaldia balitz.

Gaurko gazteek tatuaia bat egiten dutenean ez dute epe luzera pentsatzen, ezta horrek arazorik ekarriko dien ala ez ere, gauza jakina baita zenbait lanetan ez dutela gustuko tatuaiak agerian izatea.

Baina, lagun honen alabak esandako lekuan bisitariek besterik ikusiko ez luketenez, agian hortxe egiteak ez luke ondoriorik izango etorkizunean lan munduan hastean.

Zer egingo zenukete egoera horretan? Utziko zeniokete egiten?  

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez, ez nioke utziko. Agian, pixka bat antzinakoa naiz baina, 16 urte dituenez momentuz gauza horiek erabakiko nituzke, gazteegia baita eta etorkizunean damutu ahal izango du eta orduan, zer egingo du? Bi urte barru nahi duena egin ahal izango du baina momentuz, ezta pentsatu ere! Baina, uste dut arazoa ez dela lekua. Hori berdin dit! Beno, aluaren goiko aldean nahiago dut behintzat, bisitariek bakarrik ikusten dute!
Egia esanda, txarrena izango litzateke izenak tatuatzea. Adibidez, mutil-lagunaren izena eta gauza horiek! Tatuaiak gustatzen bazaizkit ere, oso ondo aukeratu behar ditugu lekua eta tatuaia. Agian, orain modan dago marrazki bat eramatea baina, modak oso azkar aldatzen dira eta zer egingo dugu?
Tatuaia egingo banu, nire izena beste hizkuntza batean edo nire gurasoen izenak aukeratuko nituzke, eta non? Bizkarrean egingo nuke horrela, hobeto ezkutatu ahal da. Gaurko gazte guztiek tatuaiak eramaten dituzte eta ez dut uste epe luzera pentsatzen dutenik baina, lanaren arabera tatuaiak eramatea ez dago ondo ikusita eta etorkizunean arazoak eduki ahal izango dituzte. Horregatik, gauza horiek kontuan hartu behar ditugu.
Gaztetan nik ere tatuaia nahi nuen eta behin eta berriro nire gurasoei eskatzen nien baina, beti erantzun berbera zen:ezetz eta orain, nahiz eta egin ahal, ez dut nahi. Horregatik, aitortu behar dut nire kasuan umekeria bat zela.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dena ez da zuria ez beltza. Esaldi hau esan eta gero, azalduko dut. Nik tatuaje batzuk ditut gorputzean baina ez dira ikusten normala janztean.
Gazte batek tatuaje bat egiteko ondo pentsatuta eduki behar du eta, ondo pentsatu eta gero, berriro pentsatu.
Tatuajea betikoa da, nahiz eta kendu ahal, oso garestia da eta ez da oso ondo geratzen.
Tatuaje bat egiteagatik ez zara hobea ez txarra.
Tribu askotan egiten dira betidanik, baina egia da momentu honetan gure gizartean modan dagoela.
Esan dudanez, niri ez zait inportatzen besteek egiten dutena eta nire alabeek eskatzen badidate, ondo pentsatuta badago, haiekin joango naiz eta, beharbada, beste bat egingo nuke.
EDU

Lmb erabiltzaileak esan du...

Argi daukat ez niokeela utziko. Ados nago Edurekin, tatuaiek ez dizute ona edo txarra egiten, baina hau ez da arrazoia. Ez dut uste tatuaia egin eta gero nire seme-alaba aldatuko da eta gauzak inoiz ez dira berberak izango baina nire ustez 16 urterekin ia inor dago prestatuta erabaki hori hartzeko. Gazteegiak dira ondorioak ulertzeko eta bizitza osoa esaten diezuenez, ez dut uste esaera ulertzen dutela. Agian hamar urte barru aldatu beharko dut, baina momentu honetan oso argi daukat. Agian 18 urterekin baita ere ez.