Ez nago oso jantzita konfinamenduetan baina, nire ustez, onena kontrakoa
da. Gauza desberdinak egitea egunak arinago pasatzeko. Egun batean gauza bat
egitea eta hurrengoan ez errepikatzea, monotonian ez erortzeko. Bestela egun
guzti-guztiak berdinak izango dira eta, azkenean, ez dakigu zeinetan bizi
garen. “Marmotaren eguna” filmaren bezala, eta ez dakigu gaur astelehena ala
ostirala den.
Horregatik, pikutara joan dadila errutina! Eta gaur ez dut ezer egingo. Ez dut ikasiko, ez dut lan egingo… Potrojorran arituko naiz, sofan etzanda eta telebista ikusten, jaieguna izango balitz bezala. Kaguen txos! Gaur igandea da. Lehen neukan bizitzan igandeetan egiten nuena, igandeetako errutina, beraz.
Ados zaudete adituek diotenarekin? Zer da onena egunak
arin pasatzeko? Zuek, zer egiten duzue? Zein da zuen trukoa egunak arin
pasatzeko?
