Horrelaxe da gure mundua: dena
faltsua, dena kopia. Txinatarrei botatzen diegu errua, baina erosten duenaren
errua da. Ez dago aitzakiarik. Erosiko ez bagenitu, haiek ez lituzkete
fabrikatuko. Baina, egia da edozer kopiatzeko gai ere badirela, den-dena
kopiatzeko gai direla.
Aukeran orijinala nahiago dut. Onak
izanda ere, kopiak kopiak dira. Ez dakit zergatik, baina kopia bat erosi
dudanean, orijinalarekin alderatuta, ez dit ondo ematen. Aberats baten gorputzean
jaio nintzen, nonbait. Eta, horregatik, ordezko hortzak ere urrezkoak ditut.
Zer deritzozue kopiak erosteari? Inoiz
erosi duzue ezer? Zer? Noiz? Zergatik erosten ditu jendeak horrelako
produktuak?