MASTER etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
MASTER etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/15

BIZITZARAKO MASTERRA

Gauza batzuetarako ez naiz oso trebea. Ezagutzen nauzuenok badakizue izenetarako eta zenbakietarako ez naizela batere abila, trakets samarra baizik. Baina, bueno, tira guztiok ditugu gure gauzak.

Lagun askok arazo handiak dituzte teknologiarekin, beste batzuek etxetresnekin eta gehienok, nik barne, zenbait fakturarekin. Ez dakit konpainiek zer nahi duten, baina gero eta zailagoa da beren fakturak ulertzea. Azkenean gutxi gorabehera hilero ordaintzen dugunarekin bat badator, ez dugu pegarik jartzen eta fakturak gordetzen ditugun karpetan sartzen ditugu eta kitto!!! Baina badira komeriak ohikoa baino gehiago ordaindu behar dugunean.


Faktura horien artean ulertzen zaila baino zailagoa dena Euskaltelena da. Pasa den astean nire kontuak ez ziren ateratzen, faktura hartu eta ez nuen piperrik ere ulertzen. Ez duzue sinetsiko, baina alderantziz ari nintzela irakurtzen pentsatzeraino heldu nintzen. Ez nuen deus ere ulertzen. Master bat egin behar da ulertzeko. Azkenean, errazena egin nuen, telefonoz deitu nuen eta konpondu egin nuen. Dena den, telefonoaren beste aldean zegoenak emandako azalpenak entzunda ere, ez nuen fakturan ezer ulertzen. Beraz, inon bizitzarako master hori martxan jarriko balute, dudarik gabe, izena emango nuke.

Zer da zuentzat ulertzen zaila baino zailagoa? Zer egiteko duzue zailtasun handia? Zergatik? Baduzue honen inguruan kontatzeko pasadizorik? Zein?