2016/04/15

BIZITZARAKO MASTERRA

Gauza batzuetarako ez naiz oso trebea. Ezagutzen nauzuenok badakizue izenetarako eta zenbakietarako ez naizela batere abila, trakets samarra baizik. Baina, bueno, tira guztiok ditugu gure gauzak.

Lagun askok arazo handiak dituzte teknologiarekin, beste batzuek etxetresnekin eta gehienok, nik barne, zenbait fakturarekin. Ez dakit konpainiek zer nahi duten, baina gero eta zailagoa da beren fakturak ulertzea. Azkenean gutxi gorabehera hilero ordaintzen dugunarekin bat badator, ez dugu pegarik jartzen eta fakturak gordetzen ditugun karpetan sartzen ditugu eta kitto!!! Baina badira komeriak ohikoa baino gehiago ordaindu behar dugunean.


Faktura horien artean ulertzen zaila baino zailagoa dena Euskaltelena da. Pasa den astean nire kontuak ez ziren ateratzen, faktura hartu eta ez nuen piperrik ere ulertzen. Ez duzue sinetsiko, baina alderantziz ari nintzela irakurtzen pentsatzeraino heldu nintzen. Ez nuen deus ere ulertzen. Master bat egin behar da ulertzeko. Azkenean, errazena egin nuen, telefonoz deitu nuen eta konpondu egin nuen. Dena den, telefonoaren beste aldean zegoenak emandako azalpenak entzunda ere, ez nuen fakturan ezer ulertzen. Beraz, inon bizitzarako master hori martxan jarriko balute, dudarik gabe, izena emango nuke.

Zer da zuentzat ulertzen zaila baino zailagoa? Zer egiteko duzue zailtasun handia? Zergatik? Baduzue honen inguruan kontatzeko pasadizorik? Zein?

11 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Fakturena egia da, etxera ailegatzen diren gutun gehienak fakturak edo publizitate gutunak dira. Nire amarekin irekitzen eta irakurtzen ditudanean nik ez dut deus ere ez ulertzen. Nire kasua normala da, baina nire amak gero eta gutxiago ulertzea susmagarria da. Seguraski gero eta zailago egiten dituzte fakturak diru gehiago kobratu ahal izateko.

Fakturenaz aparte, urtebetetzeen datak gogoratzen oso txarra naiz ere. Nire lagun onen urtebetetzea noiz den ez dakit oraindik, eta behin baino gehiagotan esan dit. Nire arrebarena, amarena eta aitarena, ordea, bai dakit noiz diren, baina asko kostatu zitzaidan ikastea. Eskerrak facebookek urtebetetzeak gogoratzen dizkidan, bestela lagunik gabe geratuko nintzateke jaja...

Beno lagunok, laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

U. B1 20-22.00.

Batzuetan aurkitzen ditugu denetatik jakiten duten pertsonak, eta oso jakintsuak dira.

Baina pertsona gehienak gauza batzuetan jakintsuak gara eta egoera gehienetan ikasleak gara. Eta horrela behar da.

Uste dut nire lanean langile ona naizela, eta uste dut nire lana ez da erraza, baina beste gauzetan ez naiz hain ondo. Adibidez, nire etxean ez dakit entxufe bat konpontzea, eta nire emazteak egiten du. Kirola egiten ere ez naiz hain ondo, baina berdin zait, eta ona da hau horrela izatea, bestela ez lirateke profesionalak existituko ezta?

Baina denetatik ez izatea profesionala, eta hain fidakorra izatea… ez da ona. Uste dut persona jatorra naizela eta nahiko mesfidatia, baina sentitzen dut, baina empresa handi hauekin…ez fidatzeko da. Askotan okertzen dira gure faktuarekin, eta konturatzen bagara eta erreklamazio bat egiten badugu, beti edo askotan (bere alde) beti esaten dute akats informatikoa izan dela.
Lagun batek, abokatua dena, esan dit Barik (Metrorako txartela), askotan okertzen dela bere alde, kobratzen diru gehiago. Normalean ez dut begiratzen zenbat balio duen bidaia, segur aski zuek ere ez, ezta? Nire alaba handiena sei urtekoa da eta batzuetan Metroan ordaindu gabe pasatzen du. Gero horregatik bidaian damutzen naiz…damutzeko! Gustatuko litzaidake zenbat diru kendu didate jakitea, kar kar.

Bueno lagunok. Hau da nire iritsia. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok,

Aspalditik ezin izan dut hemen idatzi,eta amaieran animatu naiz. Ni ez naiz batere ona teknologia berriekin. Ordenagailuarekin lotutako edozein gauza asko kostazen zait. Abibidez, matrikulak ordenagailuaren bidez egin behar direnean,laguntza behar dut.

Ondo izan!

Richard

koldo Feijoó erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Gero eta gutxiago falta da euskara azterketa egiteko, eta animatu egin nahiz berriro hemen idaztera.

Nik Euskaltelen egiten dut lan, beno, kontrata batean, teknikaria naiz. Horrek ez du esan nahi Euskaltelen fakturak ulertu behar ditudanik, baina bai, ulertzen ditut.
Beste gauza bat da ordaindu behar duguna, hori ulertezina da.

Niri gehien kostatzen zaidana ulertzeko nire nomina da, hori bai dela zaila ulertzeko. Beti dezberdina da, portzentaiak, ipintzen dituzten izenak.... Eta beti esaten dudan bezala, hau ulertzeko administrazioa ikasi behar duzu, bestela akabo.

Beno lagunok, gaurkoz hemen utziko dut, ea astero idazten dugun denok, lehen esan dudan bezala, azterketak heltzear direla eta.

Agur eta ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, elektrizitatearen fakturak ulertzeko zailenak dira. Zati askotako eginda daude. Guztira heltzerako elementu asko gehitu behar da eta normalean ulertzen ez dituzun gauzak dira. Elektrizitatearenak ikusi gabe ez dut gogoratzen noiz diren bere osagarriak. Urarenak, behintzat, zaborrari buruz dagoela badakit.
Behin lotsatia eman zidan. Euskaltelera deitu nuen, ez nuen fakturaren guztira ulertu eta beste pertsona bat azaldu zidanean, aurkitu nuen bakarrik lerro guztiak gehitu behar nituela.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!

Esuakaltelen fakturaz kexatzen bazara, ez dakit zer egiten duzun Iberdrola edo enpresa hauen faktura eskuetan duzunean. Elektrizitateko faktura zaila zen, baina orain jarri duten faktura... buff, ez zara ezertaz enteratzen, hieroglifikoak asmatsea errezagoa da.

Batzuetan telefonoren deiketak ikusten dituzunean ezin duzu sintesi hainbeste deiak egin dituzula eta hainbeste minutuak telefonoa belarrietan itsatsita izatea. Eta elektrizatearekin berdin gertatzen.

Egia da gaur egun edozer gauza ulertzeko master bat eta bi karrera ikasi behar dituzula eta ez dut ulertzen zergatik ez dituzte gauzak errazten. Azkenean dirudi gauza hauek egiten dituztela atzetik dirua ateratzeko eta fakturan euro gehiago sartzen dizutela. Eta faktura ulertezina denez deitu behar duzu haien telefonora. Haiekin hitz egitea ez da batere erraza, lehengoz makina bat zurekin hitz egiten du eta gero komertzial bat bere hitz teknikoekin. Eta sorte on izan bakarrik kormertzial batekin hitz egiten baduzu, batzuetan beste atal batera deitzeko esaten dizute eta hauek beste batera eta beste batera... eta azkenean nekatzen zarenean pikutara bidaltzen duzu.

Honi buruz ez dizuet pasadizorik kontatuko, denok baten bat daukagu eta nik ez luke inoiz amaituko.

Agur!!

Iker.L B2 Idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...



Aupa lagunok!!!


Pasa den astean gelan komentatu genuenez, nire ustez behintzat, gauzarik zailen artean legezko idatziak daude ez al zaizue iruditzen? Motako honetako testuak irakurri behar dudan bakoitzean dardara hazi naiz, lehen lerrotik ez dudalako tutik ere ulertzen eta gainera izugarrizko buruko mina jartzen zaidalako. Gero eta konbentzitutagoa nago legeak egiten dituztenek horrela egiten dituztela testuak kaleko jendeak edo jende arruntak ez ulertzeko eta horrela nahi duten guztia egin ahal izateko.

Bestaldetik, betidanik egiteko izugarri zaila iruditu zaidana da Rubiken kuboa. Ezin dut esan behin baino gehiago egiten saiatu ez naizenik, baina ahalegin guztiak alferrik izan dira, bai orainaldian Interneten laguntzaz gainera, bai lehenaldian txikia nintzenean. Hau da hau barre, imajina nazazue garai hartan inolako laguntzarik gabe infernuko tresna hori konpondu nahian. Denbora pasa ahala, gero eta zapuztutago nengoen, arratsalde osoak niharduen irtenbide bat aurkitu saiatzen baina ezinezkoa zen. Orduan, egun bat nekatuta baino nekatutagoa nengoenean, bat-batean bururatu zitzaidan soluzioa, pegatinak kendu nizkion kuboari eta aurpegi bakoitzean kolore berdineko pegatinak itsatsi nituen eta kitto, akabo buruhausteak, kar, kar, kar.


Gero arte.

Rodri B2Fidel

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok!


Nik ez daukat ia denborarik faktura guztiak irakutzeko…Beti kantitate bera ordaindu behar badut ez naiz kezkatzen baina ordainketa bereziak etortzen diren bakoitzean, orduan bai, xehe-xehe aztertzen ditut…Hau gertatzen denean, kasu gehienentzat kontzeptu batzuk asmatuta daudela ematen du. Batez ere, argia eta gasaren fakturetan hori gertatzen zait.

Hori bai, ulertezinenak diren gauzen artean, Rodrik esaten duen bezala, nire ustez lege dokumentuek txapela merezi dute. Gainera, kontu hauetan kontuz ibili behar dugu, dakigunez, lege bat ez jakiteak ez duelako erantzukizunetatik salbuesten…

Laster arte
OlgaPL2_Fidel


Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa!
Egia esan, konpainien fakturetan lehen baino datu gehiago agertzen dira, baina azkenean gardentasun honek ez du argibidea lortzen, nahastu baizik.
Horrelako fakturak etortzen direnean bakarrik begiratzen dut erabateko zenbatekoa eta konparatzen dut beste hilabetekoarekin.
Normalean bakarrik ordaintzen dut eta ezer gehiago, beharbada bezero-arretari deialdiren bat zalantzarik ditudanean, baina duela urte batzuk alokaturik bizi nintzenean laurehuneko argi-faktura bat iritsi zen. Konpainiarekin aste batzuk borrokatu ta gero, pisuko jabeak ordaindu zuen. Iraganeko fakturak ziren.
Horrelako konpainiak benetako kontrol bat behar dute, niretzat ez da nahikoa datu asko paper batean (ala posta elektroniko batean) jarri eta kobratuarekin.
Beno ba, ondo izan!