Nire kasuan, ez naiz
hain txarra zenbakiekin. Txikitan, eskolan, egunero eginarazten zizkiguten
kalkulu ariketak eta trebetasun handia hartu genuen horretan. Egia da nire
garaian ez zegoela eskuko telefonorik eta kalkulagailua erabiltzea erabat
debekatuta genuela, ez genuen inolako euskarririk; beraz, egoerak behartuta,
onak izan behar genuen eragiketa matematikoetan, kar, kar, kar,… Hala ere,
onartu behar dut urteekin eta, eskuko telefonoaren erruz, trebetasuna galdu
egin dudala eta eragiketa sinpleenak egiteko ere kalkulagailura jotzen dudala.
Ez dakit gaur egun
eskolatan nola landuko duten zenbakien kontua, baina espero dut oinarrizko
eragiketak egiten ondo ikastea. Denon onerako, bestela etorkizunean, euskarriak
desagertuko balira, ez dakit nola egingo
ote genituzkeen gehiketak, kenketak, biderketak edota zatiketak…
Onak zineten matematiketan eskolan? Nola
egiten dituzue eragiketa matematikoak, buruz ala kalkulagailuz? Ondo lantzen dira
matematikak eskolan? Zer metodo proposatuko zenukete txikitatik matematikak
ondo ikasteko?
