Nire kasuan, ez naiz
hain txarra zenbakiekin. Txikitan, eskolan, egunero eginarazten zizkiguten
kalkulu ariketak eta trebetasun handia hartu genuen horretan. Egia da nire
garaian ez zegoela eskuko telefonorik eta kalkulagailua erabiltzea erabat
debekatuta genuela, ez genuen inolako euskarririk; beraz, egoerak behartuta,
onak izan behar genuen eragiketa matematikoetan, kar, kar, kar,… Hala ere,
onartu behar dut urteekin eta, eskuko telefonoaren erruz, trebetasuna galdu
egin dudala eta eragiketa sinpleenak egiteko ere kalkulagailura jotzen dudala.
Ez dakit gaur egun
eskolatan nola landuko duten zenbakien kontua, baina espero dut oinarrizko
eragiketak egiten ondo ikastea. Denon onerako, bestela etorkizunean, euskarriak
desagertuko balira, ez dakit nola egingo
ote genituzkeen gehiketak, kenketak, biderketak edota zatiketak…
Onak zineten matematiketan eskolan? Nola
egiten dituzue eragiketa matematikoak, buruz ala kalkulagailuz? Ondo lantzen dira
matematikak eskolan? Zer metodo proposatuko zenukete txikitatik matematikak
ondo ikasteko?
9 iruzkin:
Ni hasieratik ona nintzen matematikarekin, baina unibertsitatean kontratu naiz nahiko txarra naizela.
Txikitan, dena buruz egiten nuen, zailak ez ziretelako, baina orain dena kalkulgailuarekin egiten dut, operazio erraza ere.
Nire ustez, ez dira hain ondo lantzen eskolan, azkenean umeak ez dakite oinarrizkoa edo jakiten badute ez dute hain ondo erabiltzen tresna horiek. Horregatik, nik proposatuko nuke ahalegin a handiago egitea eskolan arlo honetan, bai joko bidez bai beste método baten bidez.
Ni txikitatik nahiko ona izan naiz matematiketan, eskolan asko lantzen genuen kalkulu mentala eta gero gaztea nintzenean denbora asko taberna batean lan egin nuen zerbitzari gisa, eta buruz egin behar izan nituen kalkulo guztiak.
Orain ez ditut behar kalkulo hauek egin, eta, konturatu naiz trebetasun hori galtzen ari naizela.
Erabiltzen ez dugun guztia atrofiatzen da. ( Kontuz)
KEPA
Arratsaldeon!
Egia esan, betidanik ondo eman dizkidate matematikak eta beti gustatu izan zaizkit. Oraindik ere kalkulu mentalak egitea gustatzen zait. Baina aitortzen dut erosotasunagatik erabiltzen dudala mugikorra zatiketa eta biderketetarako.
Gauza bera gertatzen da urtebetetzeeko egunekin eta telefono zenbakiekin, gero eta gutxiago memorizatzen ditugu, eta gogoratu egiten gara mugikorran ditugulako.
7 urteko seme bat dut, eta matematikak ikasteko asko erabiltzen ditu kalkulu mentala eta manipulazio-jokoak. Baina, gero eta gehiago erabiltzen dituzte fitxa interaktiboak eragiketak egiteko.
Oraindik ez dakit matematikak ikasi eta ulertzeko aukerarik onena izango den. Nagusiagoa denean esango dizuet.
Laster arte!
Natalia M.
Kaixo!
Ni betidanik izan naiz nahiko traketsa matematiketan. Matematika inoiz ez zitzaidan gustatu, eta suposatzen dut horrexegatik eragiketa matematikoei nekez erreparatzen niela eskolan. Hori dela eta, ikastetxean lortu nituen emaitza txarrenak gai horretan izan ziren eta, aukera izan bezain laster, latina eta greko gaiak ikasten hasi nintzen, kalkulu eta eragiketa denak utziz.
Denboraren poderioz, konturatu naiz kalkulu mentala oso garrantzitsua dela hainbat arlotan. Bulegoan, adibidez, kudeaketaren programa informatikoa eduki arren, fakturak egiten ditudanean hiruzpalau aldiz berrikusten ditut zenbatekoak, badaezpada.
Kaixo!
Ni txiki-txikitatik oso ona izan naiz matematiketan. Eskolan oso ona izan naiz beti, eta oso nota onak izan ditut. Asko gustatzen zaizkit, eta klasean beti erantzun diet arazo eta ariketa guztiei. Gogoratzen dut matematikak dituen eraztun bat. Klasean, lehen hezkuntzan, irakasleak bikotean jarri gintuen, elkarri irakats diezaiogun, eta niri beti tokatzen zitzaidan matematikazko gaiak azaltzea. DBHn beti irakatsi diet nire lagunei, matematikak eta azterketen materia azaldu diet. Familiatik datorkidan zerbait da, nire aitari ere oso ondo ematen zioten eta asko gustatzen zitzaizkion.Txikitan gogoratzen dut biderkatzeko taulak ikasteko etxean jolasten ikasten zituela eta oso dibertigarria zela. Hala ere, nire ahizpa guztiz kontrakoa da, ez zaizkio ondo ematen eta nik etxean irakatsi behar diot.
Nire ustez, matematikak ondo ikasi behar dituzu, dena ulertu ahal izateko; oinarri onik ez baduzu, ezinezkoa da. Gainera, nire ustez, ez dira zailak, trukoa harrapatzen dituzunean, arazo guztiak berdinak dira.
Dánae.
Kaixo guztioi!
Matematika beti iruditu zait aspergarria baina beti gainditu du. Gainera, ikasgai honetan beti edukitzen nituen oso irakasle onak. Oraindik haiekin kalean aurkitzen ditut eta garai hura gogoratzen dugu.
Nire neba ni baino trebeagoa eta arinagoa da matematiketan. Niri bakarrik gustatzen zait X garbitzea. Fama txarra dauka matematikak baina niretzat metodoa ez zen hain txarra izan, baina gainerako ikasgaietan baina gehiago ikasi behar duzu, hori bai... ✍🏻
Laster arte!
Gabon,
Txikia nintzenean gehien gustatzen zitzaidan matematikak ziren,oso dibertigarriak izan ezik sorte asko eduki nuen irakaslarekin,zeren eta berarentzat garrantzitsuena azalpenak ziren.Beraz, uste dut irakaslearen arabera ikasgaiak zure gustukoak izango direla ala ez.
Gaur egungo metodoak lehen baino naturalagoak iruditzen zaizkit.Adibidez,nire semeak ábaco bat erabiltzen du klasean,eta gainera, txikitatik gehien erabiltzen den logika da,horrexegatik,nire iritziz gero eta
gehiago lantzen dira matematikak eskoletan.
Patricia
Kaixo!!
Ni beti ona izan naiz matematikan,baina pixka bat patinatu dut matematika abstraktuarekin.Matematikako nire nota ez zen inoiz 8tik jaisten,asko entretenitzen ninduten eta eguneroko bizitzan zuten erabilgarritasuna ikusten nuen,eta horregatik are gehiago interesatzen zitzaidan.Eragiketa matematikoei dagokienez,batzuk buruz egiten nituen, baina kalkulagairuarekin egiaztatzen nituen beti.Txikitan,eskolan,biderkatze-taulak buruz ikastera behartzen ninduten,baina memoriak huts egiten duen urteen poderioz, taularen erdia biderkatzea besterik ez zait geratzen,eta buruz gehitzen eta kentzen ari naiz.
Nire ustez, irakasle batek asko egiten du ikasgai bat ikasteko orduan, eta are gehiago matematikakoa bada,bizitza osoan beharko dituzu.Eskolan eman ditudan urteetan matematikako irakase onak eta irakasle txarrak izan ditut,irakasle oso motibatuak eta ilusionatuak,eta kobratzeko eskola ematera etortzen zirela ikusten zitzaien irakasleak.Oro har, matematikaren arloan urte bakoitzeko baldintzak betetzen direla uste dut.Ni, matematikako klaseez gain,gustuz sartu nintzen matematikako tailer batean.
Txikitatik matematikak ondo ikasteko,eskolak jolasen bidez egitea proposatuko nuke.Haur txiki batek ez du mahai batan eseri nahi izango ebakuntzak behin eta berriz egitera,arazoa ulertzen amaitu gabe.Gustatuz joatea da kontua,eta ez lehen mailako gorrotoa izatea.
Ondo segi
Txarra ez, hurrengoa naiz. Txikitatik txarra nintzen matematiketan eta orain ere bai. Batzuetan, ez nuelako problemaren enuntziatua ulertzen, eta beste batzuetan, ez nintzelako kapaz aljebrako problema konpontzeko.
Ez dakit zer egiten duten, une honetan, matematikan eskoletan. Inportantea da, matematikak gainditu nituela eta ez ditudala inoiz berriro egin beharko.
Ez naiz aholkuak emateko pertsonarik onena.
Ana Cobos
Argitaratu iruzkina