autoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
autoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/04/01

EZ NAIZ PERNANDO ALONSO

Kaguen la txorra! Berriro suspenditu dut gidabaimena ateratzeko azterketa. Zer baldarra naizen. Stopa ikusi? Ikusi, ikusi egin dut, baina pasa ondoren egin dut, errepidearen erdi-erdian. Aztertzailearen ikara aurpegia begiratu eta atoan jakin dut, arraioa!!! suspentsoa.

Horrela jarraitzen badut Guinness liburuan agertuko da nire izena. Hau seigarren aldia izan da eta paperak berritu eta, jakina, ordaindu beharra. Ondo gidatzen dudala uste dut, pasatzen dena da pare bat oker izan ditudala, baina, benetan, play-estation-en Alonso hori baino askoz hobea naiz.


Hain zaila da ateratzea? Zenbatgarren aldian atera zenuten? Zer gogoratzen duzue azterketa horretaz? Orain autoa erabiltzen duzue? Zertarako?

BABY, YOU CAN DRIVE MY CAR

Badirudi Pere Navarrok (Espainiako trafiko zuzendari nagusia) gaztaroan The Beatles taldea zuela gogoko eta, gaur egun, taldearen abesti famatu batek zioena abian jarri nahi duela. Alajainkoa! Laster 16 urteko gaztetxoek, praktiketan lizentzia lortuz gero, autoak gidatzeko baimena izango dute 18 urteak bete eta behin betiko gidabaimena lortu arte.

Et, et, et! Etorkizuneko gidari goiztiar hauek bi baldintza bete beharko dituzte: bata, azterketa teorikoa gaindituta izatea eta, bestea, gidatzeko 20 klase hartuta edukitzea. Hau gutxi izango balitz bezala, errepidean esperientzia handiko heldu batek lagunduta gidatu ahal izango dute soilik.

16 urterekin gauza asko dituzte debekatuta gure gaztetxoek, esate baterako, bozkatzea, tabakoa eta alkohola erostea, eta hainbat lekutan sartzea heldu batek lagunduta izanda ere. Baina gutxi barru gidatzea, ez. Ez dakit zergatik, baina baby hauek ez dira abestian aipatutakoa bezalakoak izango eta gure autoak gidatu ahal izango dituzte aurki.

Zer deritzozue neurriari? Zergatik?

TOAHOSTIA NOA

IRAKURMENA:

Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Ba al dago petrolioaren ordezkorik? Zein? Zergatik?

HIZKA-MIZKA:

EZ HAIN ZIZTU BIZIAN


  • Kutsadura gutxitu egingo da.
  • Erregaiaren kontsumoa txikitu.
  • Trafiko istripu kopurua jaitsi.
  • Beste herrialde batzuetan 110 km/h behin betiko neurria da, ez hemen bezala, behin behinekoa.

  • Kutsadura gutxitzeko badaude bestelako neurriak, eraginkorragoak, hirietan trafikoa murriztea, esate baterako.
  • 10 kilometroko aldeak ez du eraginik erregaiaren kontsumoan.
  • Abiaduraz aparte badaude bestelako trafiko istripuen eragileak: alkohola, drogak, …
  • Beste zerga bat hiritarrontzat, isun izenaz.

2010/01/29

AITAREN AUTOAN, …

IRAKURMENA:
Energia nuklearra, mende berriko alternatiba?Jarraian pertsona biren iritzia daukazue (IVAPeko aldizkariko 66.zbk.), bat aukeratu:

Carlos Alonso
Ingurumen arloko abokatu eta Ekologistak Martxan taldeko kidea
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zer uste duzu biltegi nuklearren inguruan dagoen eztabaidaz?
Maria Teresa DomĂ­nguez
Foro Nuklearreko presidentea
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zer uste duzu biltegi nuklearren inguruan dagoen eztabaidaz?

HIZKA-MIZKA: AUTO ELEKTRIKORIK, BAI ALA EZ?
  • Auto elektrikoak kalte gutxiago egiten dio ingurumenari.
  • Hirian erabiltzeko egokiagoa da.
  • Egun prezioa altua da, baina denboraz jaitsiko da.
  • Kanpaina ona eginez gero, apustu ona izan daiteke etorkizunerako.


  • Auto elektrikoak diru gehiegi balio du.
  • Abiadura motelagoa da eta, ondorioz, ez da bidaia luzeetarako batere egokia.
  • Ez dago behar duen bateria kargatzeko azpiegitura nahikorik.
  • Beti bezala, zaila izango da ideia aurrera eramatea.

2008/04/19

APAPA GOAZ PI! PI! PI!... --- ERANTZUNAK



Gure blogera ere heldu da PAREKOTASUNA

Inkesta: Nortzuek gidatzen dute ondoen?



- EMAKUMEEK......................................6 (%50)

- GIZONEK............................................6 (%50)

2008/04/12

APAPA GOAZ PI! PI! PI!... A2

1A MAILA
Argazkian ikusten dugun bezala erabilera ugari eman ahal diegu autoei. Lo egiteko, gure maitalearekin ezkututan aritzeko, drogak edo bitxiekin trafikatzeko. Batzuk legez kanpo egongo dira, beste batzuk galarazita eta asko eta asko oso erabilera orijinalak izango dira.











Azken hauek dira batez ere gure interesa piztu dutenak eta autoei eman ahal diegun erabilera zerrendatzera bultzatu gaituztenak. Lagun iezaguzue horretan eta beheko komentarioetan idatz itzazue bururatzen zaizkizuen erabilerak.

APAPA GOAZ PI! PI! PI!... B1

1B MAILA
Urteak pasa ahala autogileek eskura jartzen dizkiguten autoak gero eta modernoagoak dira. Autoen tramankuluak gehiago eta distiratsuagoak dira. Hegazkin bat gidatzen ari garela ematen du. Tresna batzuek zertarako balio duten ez dakigu; beste batzuek, berriz, autoa eramatea errazten digute.

Ikus ezazue bideoan auto-saltzaileek ipini duten berritasuna eta beheko komentarioetan esaguzue horretaz pentsatzen duzuena eta nola imajinatzen dituzue etorkizuneko autoak.


APAPA GOAZ PI! PI! PI!... B2

2. MAILA
Formula 1 guztion ahotan ibili baino askoz lehenago munduko piloturik onena nor zen eztabaidatu ohi genuen. Baina kasu horretan ez ziren Alonso, Hamilton edo Raikkonen gure eztabaidagaiak, emakumeak ala gizonak onenak ziren baizik. Egia esanda, oraindik ere badirau hika-mikak, bestela irakur itzazue honen inguruan bildu ditugun emakumeen eta gizonen iritziak.

Emakumeen iritziak

- Fernando Alonso direla “pentsatzen” dute gizonek

- Gidatu bitartean hamaika gauza egin ditzaketela uste dute

- Autoa haien zakilaren luzakina bide da

- Emakumea bolantean ikusten dutenean beti komentario matxistak egiten dituzte

Gizonen iritziak

- Emakumeek leku asko behar dute aparkatzeko

- Zuhurragoak bai, baino askoz ere traketsagoak

- Atzerako ispiluak beren burua apaintzeko baino ez dituzte erabiltzen

- Gurpilak nola aldatu ez dakite, baina autoa garbi-garbi

APAPA GOAZ PI! PI! PI!... C1


EGA

ASTE HONETAKO GAIA:

“Autoa luxua ala beharra”



  • Egungo erosotasunak automobila behar baino gehiagotan erabilarazten digu.
  • Garraio publiko zerbitzua murriztutzat jotzen dute zenbaitek: ordutegia, garestia, leku jakin batzuetara baino ez dira heltzen,...
  • Herrialdeak zenbat eta garatuago egon orduan eta autoak sorturiko kutsadura gutxiago
  • Ikasi behar dugu nola erabili automobilak behar direnetan
  • Askoren ustez autoa izaera edo maila ekonomikoaren isla da.


IRAKURMENA: Auto ekologikoaren bidean

Auto guztiek poluitzen dute, baina ekoizte-prozesuak eta erregaiek izan dituzten hobekuntzei esker, garai batekoek baino gutxiago poluitzen dute. Atmosferaren poluzioa emendatzearen arrazoia autoa asko erabiltzeagatik gertatu da.