JUSTIZIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
JUSTIZIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/03/05

INKESTA --- EMAITZAK


Inkesta:
KARTZELAK DELINKUENTEAK GIZARTERATZEKO BALIO DU?

BAI …………….. 1 (%11,5)
EZ ……………… 8 (%88,5)

2010/02/26

JAN AURRETIK ESKUAK GARBITU

Ez duzue sinetsiko, baina egia izan zen. Erroman, abuztuan, bero itzela eta kanpineko igerilekutxoan bainua hartu ondoren, supermerkatura abiatu nintzen jateko zerbait erostearren. Soinean bakarrik tanga moduko bainujantzia eta eskuan lira batzuk.
Supermerkatu-multidendako andrea agurtu (gizajoa asper asper eginda zegoen) eta hasi nintzen bueltaka eta bueltaka egun horretako menua pentsatzen. Bat-batean kutxa batean zeuden arrautza ederrak ikusi nituen eta listo!!! Baneukan egun horretako janaria: arrautza pare bat eta aurreko egunean soberan geratu zen txorizoa.
Baina, hura ustekabea! Arrautza kutxa osoa erosi behar nuen edo bestela ezer ez. Alde batetik bestera begiratu, inork ez ninduen ikusten eta tak!!! Barrura. Atetik atera nintzenean, dendako andreak irribarre maltzurrez agurtu ninduen tangari begirada kendu gabe.



Guztiok noiz edo noiz lapurreta txikiak egin ditugu, edo ez hain txikiak. Edozein kasutan ere, konta iezaguzue zer lapurtu zenuten, non, norekin eta istorio dibertigarria izan bazen hobeto.

BIZITZA OSORAKO ALA HIL ARTE

Egia esan, batzuetan beldurra ematen du egunkaria irakurtzeak, badirudi egunkaria zabaltzean arrotza egiten zaigun gizartea ageri zaigula begien aurrean. Hilketak, bortxaketak, lapurretak, legerik gabeko hiriak, herriak, herrialdeak … eta txarrena da zigorrik ez dagoela delitu hauek egiten dituztenentzat, legeak babestuta baitaude.
Hau dela eta asko eta asko dira heriotza-zigorraren eta kartzela-zigorra gogortzearen alde agertu direnak.


Zuen ustez, heriotza-zigorra jartzeak zerbait konponduko luke? Zergatik dago orain hainbeste delitu?

JUSTIZIA ITSU(SI)A AL DA?

IRAKURMENA:
Jarraian dituzuen bi testuetatik bat aukeratu:
Justiziaz
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Justiziak neurgailu desberdinak erabiltzen ditu?

Kleptomania: eskua buruaren ihesi
Gaia prestatzeko:

Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Kleptomanoek kartzelara joan behar dute?

HIZKA-MIZKA: ZINPEKO EPAIMAHIA
  • Kaleko jendeak ez du legeen mundua behar bezala ezagutzen zinpeko epaimahaikide izateko.
  • Zinpeko epaimahaikideei askoz era errazagoa da ziria sartzea eta errudunak aske geratzea.
  • Jendea kasu batzuen aurrean beldur izan daiteke eta horrek erabakiak baldintza ditzake.
  • Asko dira horrela epaitutako kasuen artean eskandalua izan direnak eta baliogabetu behar izan direnak.


  • Zinpeko epaimahaiek justizia demokratizatzen dute.
  • Legeen inguruko formazio handirik ez da behar eta, behar izanez gero, aholkulari batzuk daude.
  • Profesionalen (epaileen) hutsegiteak onartzen baditugu, zinpeko epaimahaikideenak ere bai.
  • Zinpeko epaimahaikideen ziurtasuna bermatuta dago.