Larrugorritan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Larrugorritan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009/06/29

DENA AGERIAN


Garai honetan eguzkia hartzea da ohikoena igerileku eta hondartza guztietan. Pieza bateko bainujantziak, bikiniak edo trikiniak, igual dio, beltzaran egotea da gakoa. Baina, ditxosozko markak ere ezin ditugu ahaztu. Batzuek horrexegatik egiten dute top lessa edo, ezer gabe, larrugorritan hartzen dute eguzkia.

Arazoa pertsona famatuak zaretenean eta inguruan paparazziak daudenean dago. Kontuz ibiltzen ez bazarete zuen altxor preziatuak aldizkari guztietan ikusiko dituzue. Auzitegi Gorenak hartutako azken erabakiak areagotu egin du arazoa: pertsona famatuen top lessak interesa eduki ahal du eta notizia izan daiteke, Maria Reyesen kasuan gertatu bezala.

Zorionez, blog hau irakurtzen dugun gehienok ez gara batere ezagunak eta auzokoren batek edo gure amaren lagun batek ikusten badi(zki)gu auzoan bi eguneko protagonistak izango gara eta guztion ahotan egongo gara.


Zer deritzozue Auzitegi Gorenaren erabakiari?
Zuen ustez, bada notizia famatu baten top lessa?
Nudismoaren aldekoak zarete? Zergatik?
Egiten duzue?

2007/12/01

LARRUGORRITAN


Aste hau ohi baino laburragoa denez, bakarrik EGAn jo ta fuego ari direnentzat prestatu dugu sarrera. Hala ere, beste maila guztietan zaudetenoi EGAko sarreraren gaiari lotuta dagoen bideo bat eskaintzen dizuegu. Bide batez bideoan azaltzen den jaira gonbidatzen zaituztegu (ez da guk antolatutako jaia, baina beno...) euskara euskaltegiko lau hormetan ikasten dena soilik ez baita.



LARRUGORRITAN C1

ASTE HONETAKO GAIA: Nudismoa

Aste honetan ez dugu beti bezala egingo, hau da, ez dugu gaia garatuko. Datozen garai berrietara apurka-apurka moldatzen hasteko hurrengo adierazpenak eta zeuei bururatzen zaizkizuenak kontuan harturik irakaslearen aurrean nudismoaren kontrako iritzia defendatu beharko duzue.

  • Nudismoa moda bat baino ez da
  • Ez da egia nudistek aipatzen duten satisfazioa
  • Moralaren kontrakoa dago leku publikoetan egitea
  • Gizartean exhibizionista asko dago
  • Ez dago ondo leku berean jendea biluzik eta umeak egotea

IRAKURMENA: Arropa, lehen babesa

Bistakoa da: nudismoa ez dago modan. Normala ere bada, arropak hotzetik, euritik, eguzkitik, intsektuetatik eta beste hainbat eragiletatik babesten gaitu, baita besteen begiradetatik ere. Horretaz gain, funtzio soziala ere badu jantziak. Orain, oihal adimendunei esker, lehen zientzia-fikziokoak ziruditen funtzioak dituzte jantziek. Eta ez pentsa moda-kontua denik, garrantzi handiko gaia da.