Asmakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Asmakizunak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2010/11/05

ETORKIZUNERA ITZULI … XXI

Denboran bidaiatzea izan da beti gizakion ametsa. Oso erakargarria da guretzat aurre-historian, Egipto zaharrean, Grezia edo Erroma klasikoan, edo … historiako edozein momentutan egotea. Aukera paregabea iruditzen zaigu Historian izan diren uneak bizitzeko eta historia egin duten pertsonaiak ezagutzeko.

Tamalez, oraindik ez da posible (hori uste dugu, behintzat), inork ez baitu denbora makina asmatu eta, ondorioz, gure garaia bizitzearekin konformatu behar.

Baina, demagun zientifiko erdi-zoro batek horrelako makina bat asmatuko duela eta historiako pertsonaia famatu batekin hitz egiteko aukera emango digula, zein izango litzateke (da) pertsonaia hori? Zergatik ? Zeri buruz hitz egingo zenukete (duzue)? Zer esango zeniokete (diozue)?

URRATS HANDI BAT

1969ko uztailaren 16an Armstrongek, Aldrinek eta Collinsek zapaldu zuten Ilargia, nonbait. Eta nonbait esaten dugu gero eta jende gehiagok hori egia ez zela uste baitu.

Bertan ikusi ahal zen guztia Hollywoodeko plato batean grabatua izan zela esaten dute askok eta Estatu Batuek, Errusiari espazioko lehiaketa irabazteko, behar besteko teknologiarik ez zuela pentsatzen dute ugarik. Gainera, badaude oso argi ez dauden beste gauza batzuk: hiru astronauta hauek ez dute inoiz hedabideetan hitz egin edo non daude duela gutxi galdu ziren dokumentu idatziak eta audioak?

Iruzurra ala benetan zapaldu zuten Ilargia? Batek daki. Eta zuek, zer uste duzue?

2010/11/04

ZIENTZIA ALA …?

IRAKURMENA:
Urrunekoa zein hurbilekoa ondo ikusteko
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Estetikagatik egiten dira begietako ebakuntzak?

HIZKA-MIZKA: ZIENTZIAN GASTATU BEHAR DA KRISI GARAIAN?

  • Krisialditik ateratzeko modu onenetariko bat da.
  • Orain gastatzen dugunak gero emango dizkigu etekinak.
  • Zientzian inbertitzen ez duen herria laster desagertuko da.
  • Herri batentzat aurrerapenak ezinbestekoak dira beste herri batzuen menpe ez egoteko.
  • Krisi garai honetan badaude premiazkoak diren beste gauza batzuk.
  • Proiektu edo ideia askotan inbertitzen da, baina gutxi dira onak eta errentagarriak.
  • Zientziatik ateratzen diren onurak ez dira guztiontzat eta bakar batzuek egiten dute negozio handia.
  • Asmakizun guztiak ez dira onak, batzuk suntsikorrak dira.

2009/04/17

INKESTA --- ERANTZUNAK

Inkesta: ZEIN DA ASMAKIZUNIK ONENA?


OHEA ……….....….. 5 (%72)

TXOKOLATEA ..... 2 (%28)

GARAGARDOA …. 0 (%0)

2009/04/03

AUSKALO ZERTARAKO DIREN!!!

Ez dakigu ondo, beharbada izango da oporrak hor bueltan daudelako, baina OHEA iruditzen zaigu historiako asmakizunik inportanteenetariko bat. Arrazoi asko egon daitezke, baina, hitz gutxitan esanda, OHEAn egin ditzakegun gauza gehienak onak dira, adibidez, …

Baina, asmakizun guztiak ez dira onak izan, ugari zentzugabekoak izan baitira. Begira, bestela, argazkietako asmakizunak. Bitxiak, behintzat, badira eta auskalo, agian gutxi barru geuk ere erabiliko dugu baten bat.











Idatz ezazue zuen ustez zeintzuk iruditzen zaizkizuen asmakizunik onenak eta absurdoenak (oporretan gaudenez gero, izan zaitezte orijinalak)

Por zierto! Gure ustez, absurdoena MOLDEKO OGIA da zeren eta ogi hori karratua den eta hestebeteak borobilak.