ETXEKO LANAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ETXEKO LANAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/02/06

ZILARRA BAINO DISTIRATSUAGO

Umetan garbigarrien iragarkiak ikusten nituenean etxeko garbiketa gauza erraza zela uste nuen. Trapuek, mostratxek … hegan egiten zuten, etxe osoa di-da batean garbi baino garbiago utzita, bazter guztiak distiratsu. Eta arropa? Zer esan arropari buruz? Hura bai miraria. Garbigailuan sartu eta atera ostean ez zegoen ezta lisatu beharrik ere. 

Halakoak ikustean ez nuen oso ondo ulertzen amak etxea garbi edukitzeak zenbat lan ematen zuen esaten zuenean. Telebistan hain erraz ematen zuen lan hura ezin zen astuna izan, garbigarriek inoren laguntzarik gabe egiten baitzuten lan. Hori zela eta batzuetan amari inbidia ere banion, bera etxean geratzen zen, telebistan iragarritako produktu haiek martxan jarri eta listo. Nik, ordea, eskolara joan behar izaten nuen, egun osoa eskolan eman eta, gainera, etxerako lanak nituen. Zenbat aldiz esan nion neure buruari ez zela batere bidezkoa!



Orain, urteak pasata, ez naizela iritzi berekoa esan behar dut. Telebistako garbigarri haiek norberak erabili ezean ez dute ezer egiten eta are gutxiago etxea garbitu. Amak arrazoia zuen, beti bezala. Etxea garbi edukitzeak lana ematen du, ez nolabaitekoa eta, egia esan, aukeran nahiago dut ikasi edo beste ezertan eman denbora.

Zer deritzezue etxeko lanei? Zer da hobea, etxean etxeko lanak egiten geratzea ala eskolara edo lanera joatea? Zer iruditzen zaizkizue modan dauden errobot horiek, etxeko lanak egiten dituztenak?

2010/05/07

INKESTA --- EMAITZAK


Inkesta:
ZEIN DA GEHIEN GORROTATZEN DUZUEN ETXEKO LANA?


HARRIKOA EGIN.. 2 (%22)

ARROPA LISATU…. 2 (%22)

AHUTSA KENDU…. 2 (%22)

BESTE BAT……….…. 3 (%34)

2010/04/29

ZER ASTUNAK DIREN ETXEKO LANAK!!!

(1Ako Ana, Maria eta Inma ikasleek egin dute sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Etxe batean gauza asko egin behar ditugu: hautsa kendu, oheak egin, harrikoa egin, janaria prestatu, komunak garbitu, erosketak egin, eta abar... Ordu asko beharrezkoak dira lan hauek egiteko eta gainera, ez daude ordainduta. Normalean lan egin behar dugu etxetik kanpo eta etxean ere bai!... Eta seme-alabarik badaukazu, ez pentsa haiek lagunduko dizutela! Lehen seme-alabek etxean lan egin behar izaten zuten, baina orain (ez dakigu zergatik), etxean ezer ez egiten uzten diegu. Eta gainera, gure umeen eta gazteen ustez, ikastea eta parrandan ibiltzea beren betebehar bakarra da. Zer bizitza polita daukaten!



Eta zuek: zuen etxean txikitan zuen gurasoei laguntzen zenieten? Zer egiten zenuten? Noiz hasi zineten laguntzen?

Konta iezaguze!

ZOTZ ALA MOTZ

(1Ako Ivan, Soraya eta Isidro ikasleek egin dute sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Badakigu etxeko-lanak oso gogorrak direla. Ez daukagu denborarik egiteko eta lan handiena da gure bizitzan.

Normalean bakarrik bizitzen zarenean, arazoa ez da hain inportantea, zure erritmoan egiten duzu lana. Arazoa da, bikotekidea daukagunean, nork egingo du lan hori?

Horretarako, hiru posibilitate daude.

1. Bien artean egiten dituzte etxeko-lanak
2. Langabetuak egiten ditu
3. Pertsona bat kontratatu behar dute.
Aukera ezazu posibilitate bat eta azalguzue zergatia beheko komentarioetan. Denak oso konplikatuak dira, eta gauza horiek normalean arazo asko ekartzen dituzte. Etxeko-lanak egiteko denbora asko behar da eta diru gutxi edo ez da ezer kobratzen.

BAT-BATEAN EZEZAGUN BAT ETXEAN

IRAKURMENA:
Hau ez da Suedia
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?
Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?
Eman zure iritzia:
Zer diozu gaiaz?
Zergatik daude Europako herrialdeen arteko hainbeste diferentzia gai honetan Europa bakar batean bizi bagara
?



HIZKA-MIZKA: KANPOKO BAT KONTRATATU ALA EZ?
  • Kanpoko pertsona bat kontratatzeak denbora uzten digu beste edozertarako.
  • Astean ordu batzuk dira; beraz, ez da diru asko.
  • Normalean horretan aritzen direnak fidatzekoak dira.
  • Garai latz hauetan lana ematen duzu.

  • Denbora libre gehiago, baina diru gutxiago poltsikoan gastatzeko.
  • Etxekoen arteko antolaketa ona izanez gero, ez da kanpoko inor behar.
  • Kanpoko bat etxean sartzea arriskutsua izan daiteke.
  • Kontratua egitea garesti atera ahal da (asegurantza soziala, oporrak, …).