Beti esaten da pieza guztiak bere lekuan jarrita ere
torlojuren bat sobera dagoela. Ez dakit beti egia den. Nik bakarrik armairu bat
muntatu nuen eta, egia esanda, bat baino gehiago izan ziren soberan geratu
ziren torlojuak …, bueno, torlojuak eta beste gauza batzuetarako balio zuten
hainbat gauza.
Txikitatik gustuko izan dut maketak egitea eta etxea
horrelako trastez josita dut. Erdi-aroko katedralak, zazpi itsasoak zeharkatu
dituzten itsasontziak edo Txinako pagodak daude etxeko bazter guzietan. Nire
museo txikia. Nik egindako obrez osatutako museoa.
Horrelako esperientziarik izan duzue? Zein? Trebeak zarete
horretarako? Zer uste duzue Suediako enpresaz?

