Horregatik, ez diet ondo ulertzen biluzteari beldur diotenei. Hainbeste
erreparo, hainbeste lotsa ez da logikoa. Mundura arroparik gabe etorri ginen
eta, salbuespenak salbuespen, gizaki baten gorputza baino ederragorik ez dago.
Gure gorputzeko beste atal bat baino ez dira atal horiek eta ezkutatzeak, hain
zuzen ere, ematen die bekatu edo lotsa horren balorea. Egia da, hondartzako
harea deserosoa izan daitekeela, batez ere, nahi ez dugun zulotik sartzen
denean. Baina, horretaz gain, guzti-guztia ona da.
Herenegun sartu ginen bigarren fasean eta hondartzara joan gaitezke. Aurten
ez dakit nola egingo dugun distantzia mantentzeko eta, jakina, ez dakit
hondartzara ere eraman beharko dugun ditxosozko maskara hori. Espero dut ezetz,
bestela bainujantziaren markarik gabe, baina maskararen markak bai. Hori bai
dela lotsa!!!
Nola ikusten duzue aurten hondartzara joatearena? Baduzue
gogorik hondartzara joateko? Normalean zein hondartzara joaten zarete? Zergatik?