ILARGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ILARGIA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/18

ILARGIRAKO TXARTELAK

Asteleheneko gaua ilargira begira eman nuen. Gau osoa begira. Gaztetan bezala, balkoian manta bat gainean egiten zuen hotzetik babesteko, zigarro bat esku batean  eta bestean nire garagardo gustukoena. Begira eta begira.

Ilargi betea izan genuen. Oso hurbil. Hortxe zegoen bera, inoiz baino hurbilago eta inoiz baino beteago. Hurrengo ez dakit zenbat urtetan ez dugu berriro astelehenean bezala ikusiko, ez bezain betea, ez bezain zuria.
Ilargiak zer edo zer magikoa du eta ziur nago niregan, beste askorengan bezala, eragin handia duela. Ez zait gorputzean ilerik ateratzen, ez … baina bai, zerbait berezia nabaritzen dut ilargi betea dagoen egunetan.  

Astelehenean ilargian egon banintz bezala sentitu nintzen. Ilargian egon nintzen … horixe nahi dut, ilargian egon. Nire ametsetako bat da.  Egin nahi ditugun gauzen zerrendan lehenengo postuetan dut idatzita. Ilargira bidaiatu nahi dut. Duela ez asko Interneten bidez erreserbatu nuen lekua bidaia-agentzia batean Ilargira bidaiatzeko posible izango den egunean nire eserlekua izateko.

Zuengan badu eraginik ilargiak? Posible izango balitz, hurrengo oporrak Ilargian pasatuko zenituzkete? Zergatik?

2012/12/14

JOATEN BAZARA, EZ BUELTATU


Mundu honetatik denbora tarte baterako alde egin nahi izatea ulertu ahal dut. Baina ez dut ulertzen betiko alde egin nahi izatea, hilik ez bagaude, behintzat. Hemen dena utzi eta agur esan ez bueltatzeko, soilik esaten dugu beste erremediorik ez dagoenean edo Jainkoak bere ondora eramaten gaituenean.

Bizirik gaudenok nazkatuta egon ahal gara Lurreko egoeraz. Aurrean daukagun panorama beltza alde egiteko modukoa da. Horrek ez du esan nahi ez litzaigukeela denboraldi baterako ihes egitea inportako, adibidez Martera hilabete pasatzera, beti ere bueltatuko bagina. 

Baina Martera bagoaz, ez dago bueltatzerik. Behin joan eta betiko geratu. Horixe da behintzat enpresa batek eskaintzen diguna. Marterako bidaia luzearen gastuak ordainduta bertan geratzeko boluntarioak behar dituzte. Mars one du izena espedizioak eta Holandako enpresa batek bultzatutako proiektu honetan planeta gorria kolonizatu nahi dute asko gastu gabe. Etorriko bidaia aurreztu nahi dute. Baldintza jakinda inork ez zuela izena emango pentsatuko genuke, baina denbora gutxitan mila eta piko pertsona dira traje espaziala janzteko prest daudenak. Heroiak ala zoroak? Ez dakit zer den hobea, Lurrean gorriak pasatu ala gure azken egunak planeta gorrian pasatu.

Zerk bultzatzen du pertsona bat hori egitera? Izena emango zenukete?

ILARGIA ERDIAN ETA ZU?

Non geratu ote da Pako Martinez Soriak egindako filmetako turismo hura? Garai hartan Espainiako hegoaldeko hondartzetara joatea zen azkeneneko moda, edo akaso irlaren batera, dirurik izanez gero.

Geroago atzerrirako turismora pasatu ginen, hondartzetara joatea ez baitzen turismoa egitea. Zenbat eta urrunago joan orduan eta hobeto! Pasaportea eraman beharra, beste hizkuntza batzuk ezagutu, beste ohitura batzuk bizi … hori guztia oso erakargarria zen, hemen geratuta inolaz ere aurkituko ez genukeena.

Baina, badirudi, gizakiok asetzea ez dela lan erraza eta turismoa egiteko bide berriak bilatu behar direla, Ilargira joatea kasu. Bai, hauxe omen da azken moda, Ilargira joatea turismoa egitera, ez dakigu nola edo zertara, ez baitakigu oraindik zer dagoen. Baina baietz denbora laburrean dena barne duten hotelak egon! Denbora izango da lekuko!

Zer iruditzen zaizue turismo mota hau?

2010/11/05

URRATS HANDI BAT

1969ko uztailaren 16an Armstrongek, Aldrinek eta Collinsek zapaldu zuten Ilargia, nonbait. Eta nonbait esaten dugu gero eta jende gehiagok hori egia ez zela uste baitu.

Bertan ikusi ahal zen guztia Hollywoodeko plato batean grabatua izan zela esaten dute askok eta Estatu Batuek, Errusiari espazioko lehiaketa irabazteko, behar besteko teknologiarik ez zuela pentsatzen dute ugarik. Gainera, badaude oso argi ez dauden beste gauza batzuk: hiru astronauta hauek ez dute inoiz hedabideetan hitz egin edo non daude duela gutxi galdu ziren dokumentu idatziak eta audioak?

Iruzurra ala benetan zapaldu zuten Ilargia? Batek daki. Eta zuek, zer uste duzue?