Ez dago eskubiderik! Horrela egingo
bagenu guztiok, ez dakit zer demontre gertatuko litzatekeen. Noiz hasiko
ginateke normaltasunera bueltatzen guztiok herriko plazan elkartuko bagina
distantzia errespetatu gabe? Inoiz ez, seguruenik.
Gainera, egin dutena hedabide guztietan
agertu dela ikusita, barkamen eske hasi dira. Burugabe halakoak! Bizi dugun
egoera honek guztion ardura eskatzen du, txiki, gazte, heldu, adineko guztiona.
Guztiok ari gara pairatzen egoera eta guztiok nahiko genuke egoera honetatik
kanpo egon, ezta? Baina errealitatea bestelakoa da, denok gaude itsasontzi
berean eta lema norabide bakarrean gidatu behar dugu, bestela akabo.
Uda gertu dagoela, baten bati jaiak
ospatzeko gogoa piztuko ote zaion beldur naiz. Ea orain arte egin duguna
ezerezean geratuko ote den beldur naiz. Ea mundu guztiaren ahotan dabilen
bigarren agerraldiak oraingoarekin bat egingo ote duen beldur naiz.
Ikusi duzuenez, Beasainen gertatutakoak
nire onetik atera nau, baina espero dut beste inork adibidea ez jarraitzea eta
ez hastea orain udako ustezko jai guztietan segurtasuneko distantzia
errespetatu gabe dantza egiten.
Zer deritzozue Beasainen gertatutakoari? Zergatik gara
gizakiak hain burugabeak? Zer iruditzen zaizue aurten herriko jaiak bertan
behera uztea? Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizuen jaiak?


