SUPERMERKATUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SUPERMERKATUAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/29

MERKE, MERKE,…

Lehen ez nuen egiten. Lehen beti pentsatzen nuen ondo zegoela, akatsik ez zegoela. Orain beti begiratzen dut. Eman bezain pronto begiratzen dut akatsik dagoen bilatzeko. Joko bat dela ematen du, baina tartean dirua dagoenean joko bat baino gehiago da, batez ere, tartean dagoen dirua nire denean. Ez nago galtzeko prest. Larunbatero asteko erosketa egiten dudanean, ordaindu eta tiketa begiratzen dut. 

Xentimo bat hemen, beste xentimo bat hor eta deskuiduan pare bat euro han. Sarritan okertzen dira supermerkatukoak, sarritan beren alde okertzen dira, beti beren alde. Nire alde inoiz ez. Berdin dio zein den supermerkatua, guztietan gertatu zait gauza bera. Lehen behar nuen guztia erosteaz arduratzen nintzen, orain etxean prestatzen dudan zerrendan zutabe bat uzten dut prezioak ere apuntatzeko.

Gauza bera gertatzen zaizue? Inoiz zuen alde okertu dira? Gustuko duzue erosketak egitea? Noiz egiten dituzue? Zer deritzezue supermerkatuek guk gehiago erosteko erabiltzen dituzten teknikei?