Ez dakit futbol-zelaian egon ez zinetenok ikusi ahal izan zenuten, ez dakit
telebistatik ikusi zenuten, baina larunbateko finalean une batean irabazten ari
izan ginen. Ez zen une luzea, baina irabazten ari izan ginen.
Ikusi ez zenutenok ez didazue sinetsiko eta dena asmatu dudala edo dena
alkoholaren efektua izan dela pentsatuko duzue.Telebistatik argi ikusi zenuten
galdu genuela eta ez ginela markagailuan aurretik jarri, baina zelaian egon
ginenok markagailuan gure taldea aurretik ikusi genuen.
Ez da amets bat izan, ez da photoshopez aldatutako ezer. Egia da eta
argazkian duzue froga: une batez irabazten ari izan ginen.
Igual izan zen zaletuok, bertan egon ginenok eta etxean geratu zinetenok,
berriro ere sartutako gola.