Publizitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Publizitatea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/05/24

INDARRAK LAGUN DIEZAZULA

Iragartzen ez dena ez dela saltzen esaten da marketinaren munduan. Ez nago ziur. Beharbada, mundu globalizatu honetan dagoeneko ez da produktuaren kalitatea edo produktu bera ere inporta. Irudia da gakoa edo burmuinaren alde ezkutu batean geratzen zaigun isla. Ez dakit. 

Gauza berri bat erosi behar dudanean entzundako musikatxo batek edo ikusitako irudi batek bultzatzen nau iragarritako produktua erostera. Erosten dudan lehenengo aldia izan daiteke, baina barruko indar misteriotsu batek lasai asko erostera bultzatzen nau, lehenago erosi banu bezala. Ez da magia edo misterio. Ez. Publizitatearen eragina da.

Ez daukat ezer publizitatearen kontra. Gainera, iragarkiak ikustea dut gogoko. Behin, arratsalde osoa eman nuen iragarkiak ematen zituen programa bat ikusten. Anuntziorik onena aukeratzeko lehiaketak ere inoiz grabatu ditut gerorako. Ez pentsatu hori! Ez naiz masokista. Publizitatearen munduak liluratuta nauka.

Baina, egunero etxeko postontzia ireki eta panfletoz lepo izateak ateratzen nau nire onetik. Gutunontziaren atetxoa zabaldu eta tona bat paperen artean bankuko pare bat gutun eta ordaintzeko beste bi aurkitzea zaila da. Ziur nago noiz edo noiz gutunen bat zaramara bota dudala panfletoen artean.

Begiratu gabe panfletoak botatzeko tramankulua jarri dugu portalean. Antza, ez naiz ni nazkatuta dagoen bakarra. Postontzitik tramankulura leitu barik eta, gainera, birziklatu egiten ditugu. Baina, orain supermerkatura joaten naizenean soilik dut musikatxo lagun.

Zuen etxeetan ere postontzia panfletoz lepo duzue? Zer egiten duzue propaganda horrekin? Ezertarako balio du publizitate mota honek?

2011/11/25

ZERUAN BEZALA LURREAN ERE

Ene Jainkoa! Bizitza osoan esan digute aingeruek ez daukatela sexurik eta gero hau! Orain ulertzen dut zergatik ezkutatu diguten egia urteetan. Hau elizaren beste sekretu bat izan daiteke, modan dauden eleberri sasi-historiako horietan agertzen direnen modukoa. Ez dakit sekta batek isilpean gorde nahi zuen ala soilik bakar batzuek jakin eta disfrutatu nahi zuten. Ez ziguten ezer esan nahi besteoi. Baina orain ezinezkoa da sekretua gordetzea, blog honetara ekarri ditugu probak: aingeruek sexua daukate.


Lasai egon zaitezte! Ez dizuegu aingerutxo hauei buruzko iritzia eskatuko, argi dago zen izan daitekeen; neuk, behintzat, argi daukat. Egungo publizitatean emakumearen papera zein den galdetu nahi dizuegu, zer uste duzuen eta zer deritzezuen bideoan ikusten den bezalako kanpainei.

2008/03/01

"SALTZEN, SALTZEN,...” --- ERANTZUNAK


BADU PUBLIZITATEAK ERAGINIK ZUREGAN?

BAI................................ 4 (%36)

EZ.................................. 5 (%46)

APUR BAT.................... 2(%18)

2008/02/23

"SALTZEN, SALTZEN,...” A2


1A MAILA

Publizitateak saltzea du helburu eta erabiltzen dituen teknika guztiak horretarako bideratuta daude. Hitz-jokoak, irudi bereziak, zeharka esandakoa,..., azken finean, edozein trikimailuk balio du helburu hori lortzeko.

Behean iragarki batzuk aukeratu ditugu. Kasu hauetan ez daukagu argi apropos egindako hanka-sartzeak izan diren edo benetakoak. Hala ere, ikusi eta adierazi komentarioetan zer uste duzuen haietaz .


Schwarzeneggerren film batean hiru zeuzkan bat ikusi nuen, baina 120...



Gero esaten da jabeek ez dituztela etxebizitzak alokatu nahi,... jakina!




Bada,..., prezio berean, etxea erosi beharrean hobe igogailua erostea



Enpresek jartzen dituzten baldintzak gero eta ... zorrotzagoak ala bigunagoak?



Bidaia-agentzia ala ezkontza-agentzia?




"SALTZEN, SALTZEN,...” B1


1B MAILA

Gehien gustatu zaizkigun iragarkiak zeintzuk izan diren galdetuko baligute, ziur aski barre eragin digun baten bat aipatuko genuke. Badirudi umore onak saltzen duela edo irribarre batek errazten digula ordaintzeko une latz hori.

Hurrengo bideoa esandakoaren adibide argia da. Ikusi eta eman komentarioetan gogoratzen dituzuen beste iragarki barregarri batzuen berri.



"SALTZEN, SALTZEN,...” B2


2. MAILA

Sexismoa da publizitatean inguruan noiz edo noiz eztabaidan dagoen gaia. Emakumeen irudia era desegoki batez erabiltzen dutela ikusten ohituta gaude. Gizona jaun eta jabe da; emakumea, berriz, bere morroia. Emakumeenganako mesprezua edo diskriminazioa onartezina dela adostutako konpromisoa bada ere, publizitate-kanpaina ugaritan erabilitako irudiek, hizkerak, janzkerak,... kolokan jartzen dute ustezko konpromiso hori.

Begira jarraian ipini ditugun iragarkiak eta beheko komentarioetan konparatu, bi garai desberdinetakoak direla ahaztu gabe: lehenengoa diktadura garaikoa eta bigarrena pasa den urtekoa.


"SALTZEN, SALTZEN,...” C1


EGA
ASTE HONETAKO GAIA:

Publizitatea: helburua edozer erostea da

  • Produkturen bat saltzeko ezinbestekoa da. Ez dugu produktua erosten, eskaintzen digutena baino.
  • Anuntzio ona beti arrakastatsua
  • Publizitaterik ez balego ez legoke kontsumismorik
  • Iragarkietan denak balio du
  • Publizitateak dagoen baino kontrolatuago egon beharko luke.

IRAKURMENA:
Ezin da ukatu hedabide guztietan publizitatearen presentzia nabaria dela, baina beharbada telebista izan daiteke presentzia hori areagotzen den lekua. Segidako “TELEBISTA ETA PUBLIZITATEA” artikuluan aztertzen dira lehen esandakoa eta bi mundu horiek lotzen dituzten beste faktore batzuk.