
Pasa den asteburuan
“2012” filma ikusi bitartean burura etorri zitzaigun klaseetan aspaldi mintza lantzeko erabili ohi genuen ariketa bat:
GIZARTE BERRI BATEN HASIERA (edo halako zerbait).
Ariketa horretan, filmean bezala, mundua desagertzeko zorian zegoen eta pertsona batzuk espaziontzi berezi batean sartzeko eta salbatzeko aukera genuen, hutsetik gizarte berri bat eraikitzeko. Jakina, pertsona horiek ez ziren nolanahikoak eta eztabaida bultzatzeko espresuki hautatuak ziren.
Beraz, momentu horretan bi gauzaz konturatu ginen: bata, 20 urte pasa ondoren paranoia berberekin jarraitzen dugula eta, bestea, aste honetako gaia eginda genuela.
Eta horixe da, hain zuzen ere,
proposatzen dizueguna: zerrendan dauden 20 pertsonetatik 5 salbatu eta horren arrazoiak ematea. Gero, boto edo iritzi guztiak bilduta izango ditugu ontzian sartuko ditugunak eta gizarte berria sortuko dutenak.
Pertsonak hauexek izango dira:- APAIZA
- EMAKUMEZKO STRIPERRA
- ZIENTZALARI HOMOSEXUALA
- ABESLARI GAZTEA (NESKA)
- POLIIKARI ZINTZOA (GIZONA)
- UMETXOA (NESKATOA)
- EPAILEA (EMAKUMEZKOA)
- EUSKARA IRAKASLEA (GIZONA)
- NEKAZAL INGENIEROA
- GIZONEZKO AKTORE PORNOA
- SENDAGILEA (EMAKUMEA)
- ERIZAINA (GIZONA)
- PSIKOLOGOA (EMAKUMEA)
- POLIZIA (GIZONA)
- EMAGINA (EMAKUMEA)
- INFORMATIKOA (MUTILA)
- ENPRESARIA (EMAKUMEA)
- EGINKIZUN ANITZEKO LANGILEA (GIZONA)
- IDAZLEA (EMAKUMEA)
- MARINELA (GIZONA)