Neurri bitxia, egunkarietako lehen orrialdeko titularra izateko modukoa.
Boto batzuk lortzeko amua baino ez dena; baina, badaezpada, zuzendariari
datorren urtean gainditzeko errazagoa den maila eman nahi dudala esan diot.
B plana ere badaukat. Azken egunotan ari naiz zerrenda bat egiten
euskaltegiko ikaslerik onenen izenekin. Eurokopa jokatuko bagenu bezala, nire
selekzioa ari naiz egiten ea nire jokalariek titulua lortzen duten. Ikasleen
emaitzen arabera ordaintzen badidate, ikaslerik onenak nahi ditut ondoan,
bestela musu truk lan egingo dut edo hemen esaten dugun moduan “en txapaz de la
Babcock” kobratuko dut.
Zer deritzozue proposamenari? Zeren arabera kobratu behar
dute irakasleek? Zer iritzi duzue EGAren inguruan? Zein izan da eduki duzuen irakaslerik
onena? Eta txarrena?