Eurobision etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eurobision etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/05/16

63. EGUNA: ITALY TWO POINTS

Nire adinekoak zaretenok ondo gogoratuko duzue. Garai hartan telebistak kanal bi baino ez zeuzkan, eta bertan zer edo zer ikusteak familia osoa bere inguruan batzen zuen. Garaiko ikuskizunen artean bat berezia bazen, horixe zen  EurovisIon lehiaketa. Gau magikoa zen lehiaketa hartakoa, egongelan geundenok arreta handiz entzuten genituen abestiak eta gure artean apustuak egiten genituen nor izango zen irabazlea asmatzeko.

Gaur egun, ez dut uste hain arrakastatsua denik, Rosa hura pasa zenetik beherantz egin du nabarmen. Beste garai hartan momentuko abeslaririk onenek hartu zuten parte. Oso abeslari famatuak ziren haiek eta abestiak sekulakoak, oraindik ere noiz edo noiz entzuten direnak edo karaoketan, trago batzuk hartuta, abesten ditugunak.

Baina koronabirusak, pandemia madarikatu honek, gau honetako Eurovision ere kendu digu, bueno, kendu kendu ez. Entzun dut online ere egingo dutela. Teleurovision. Gaur egun dena telezerbait da, telelana, teleklaseak, teleuskaltegia… Jakina, Eurovision izanik, tele atzizkia ondo datorkio. Dena den, espero dut, telebotoak ematen dituztenean, hobeto banatzea eta benetan merezi duenak irabaztea.

Zer deritzozue Erovision lehiaketari? Zer oroitzapen duzue txapelketaz? Oraindik ikusten duzue? Abesten duzue? Nola? Noiz? Inoiz abestu duzue karaoke batean? Nolako esperientzia izan zen? Zer abesti aukeratuko zenukete, karaoke batean abestuko bazenute? Zergatik?

2008/05/23

PERREA, PERREA... ---- ERANTZUNAK



Inkesta:

IRABAZIKO DU RODOLFO CHIKILICUATREK AURTENGO MUSIKALDIA?

- BAI............................. 4 (%50)

- EZ............................... 4 (%50)

2008/05/16

PERREA, PERREA... B1


1B MAILA

Euskal Herriko telebistak ordezkari bat bidaltzeko aukera izango balu, zein izango litzateke aukeratuko genukeena? Ez dakit beste telebistetakoak bezain horterak izango ginatekeen, baina ziur aski ez lirateke faltako txistua, txapela eta ikurrina. Begira bestela Txikilikuatrearen euskal bertsioa.



Bada hori, ea guztion artean euskal musikan aukeratzen dugun ordezkaria edo abestia.