Dena ilun, dena triste. Dena bekatua, dena debekatua. Hemen sufritu, gero paradisura joateko. Hemen gorriak pasatu, gero paradisu urdinean egoteko. Patuaren indarra! Hiltzen ez gaituena debekatuta dago edo loditzen gaitu.
Sekretu bat. Hiltzen nauten gauza batzuk, debekatuta
dauden beste batzuk eta loditzen nauten asko egiten ditut. Horiexek dira nire
plazer txikiak. Aitortu ahal diren apurrak eta, badaezpada, ezkutuan gorde
behar direnak, gehienak.
Gaur, horrelako plazer txikitxo bat kontatuko dizuet. Aitortu
ahal den bat, jakina. Txiki txikitatik larunbat goizetan apur bat beranduago
altxatzea gustatzen zait eta pare bat arrautza frijitu gosaldu ohi dut. Ogi
egin berria gorringoan busti, ahora eraman eta plazera … kafesneari tragotxo
bat eman eta plazera … beste ogi puska bat hartu, berriro busti, ahora eraman
eta berriro ere plazera … Une horretan Barakaldoko maharaja naiz, plazerez
beterikoa.
Kolesterolerako bonba bat. Nire adinerako osasuna
arriskuan jartzen dut. Baina zer demontre! Larunbat goizetan nire etxea
paradisua da eta ni maharaja, nahiz eta batzuen ustez hori egiteagatik ni
majara izan.
Baduzue plazer txikirik? Zein?
Zergatik?