Bromak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bromak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2007/11/08

ADARRA JOTZEN, ALA? ERANTZUNAK


Zubia pasa ondoren moteltxo ibili zarete. Jende gutxik hartu du parte inkestan eta "no koment" izan da gehienetan eman duzuen erantzuna. Badakigu, egun, telebistako saioetan iritziak emateagatik kobratzen dela, baina oraindik, gure poltsikoetan dagoena kontuan hartuta, ez dugu pagatzerik. Beraz, berriro ere esaten dizuegu EUSKERABILI blogak bizirik irauteko ezinbestekoa dela zuek parte hartzea, eta hau ez broma!!!

Inkestaren emaitzak:
  • Ipurtzulotik makila sartu.................. 1 (%12)
  • Barrabilak moztu................................ 1 (%12)
  • Bere neska/mutilarekin oheratu...... 1 (%12)
  • Eskerrak eman.................................... 2 (%25)
  • Txantxa bueltatu................................ 3 (%37)

2007/11/01

ADARRA JOTZEN, ALA?


Zer egingo duzue (zenukete)?

Leku batera gonbidatzen zaituztete. 10.000 kutxa daude. Kutxa batek hilko zaituzte eta beste guztiek mila bana euro daukate

Zenbat kutxa irekiko duzue (zenukete)?

ADARRA JOTZEN, ALA? A1-0

ASTE
HONETAN...

0 MAILA

Zein da zein?

Hurrengo argazkietatik esan zein den benetakoa eta zein den gezurrezkoa eta, jakina, zergatia ere bai.

Principio del formulario

Final del formulario





ADARRA JOTZEN, ALA? A1


1A MAILA


UMORE HORIA

KUDEIRO txinatarra berriro dugu gure artean, baina oraingo honetan broma batzuen egilea da. Disfrutatu hurrengoa bideoa eta lagun iezaguzue bromarik onena aukeratzen zuen komentarioen bitartez
.





ADARRA JOTZEN, ALA? B1


1B MAILA

Brometan hartzeko modukoa ez bada ere, gure euskara maiteari aldiro-aldiro egiten dizkioten sarraskiek maltzurki irribarre eginarazten digute.

Tren-azpiko gona, lehenengo landarea,...behin betiko zuzendu arren, oraindik ere badaude euskaltegian zerbait ikasi behar dutenak.





Alboan dauden altxor bi hauek erne aztertu eta komentarioetan adierazi zuen iritzia. Beste aparteko hanka-sartzerik ezagutuz
gero, helarazi.


ADARRA JOTZEN, ALA? B2


2. MAILA
Bokalen araberako barreen sailkapena azaltzen digute elkarrizketa honetan. Entzun ondoren, esaguzue komentariotan zein motatako barrea duzuen.



ADARRA JOTZEN, ALA? C1


EGA

ASTE HONETAKO GAIA: "Txantxak eta barreak"

  • Txantxa beti txantxa onerako ala txarrerako?
  • Gaurko gizartean txantxetarako astirik ez
  • Txantxarik gabe ezin bizi?
  • Pertsona serioak ez omen dira bromazaleak. Izaerak zerikusirik ote?
  • Txantxak mugarik ez

IRAKURMENA: Barre egitea ona da osasunerako

Barre egitea atsegina da, ondo sentiarazten gaitu: gorputza lasaitzen du eta gogoa argitu. Hori bakarrik nahikoa da esateko osasunerako ona dela barrea. Baina barrearen eragina: bihotzekoa edo infartua izateko arriskua gutxitzen duela ikusi da.