Amets bat dut, bueno, amets asko ditut, baina ezagutzen nauzuenok badakizue amets bat dudala lanean. Ametsa polita bezain zaila. Agian horregatik da ametsa, betetzen zaila delako.
Hogeita hambi urte daramat
lan honetan, hogeita hamabi urte amets berberarekin. Batzuetan hurbil izan dut,
baina beste batzuetan urrun. Lortuko nuela pentsatzen nuenean, zapla!!!,
desagertu egiten zen eta berriro beste urte bat zain.
Ez dakit erretiroa hartu
aurretik lortuko dudan, horretarako ez zait asko falta eta. Baina ez dut
amorerik emango eta aurten ere saiatuko naiz. Aurten ere nire ikasle
guzti-guztiek gainditzea nahi dut, aurten ere espero dut ametsa betetzea.
Bestalde, bizitzan ere
baditut ametsak.Txikiak eta handiak.Baina, bizitzan zoriontsua izatea da nire
ametsa.
Eta zuek zer amets duzue? Zer dira ametsak
zuentzat? Zein amets bete duzue?
