ZIRKOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ZIRKOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/11/22

BIHOTZA ALAITZEN ZUEN ZIRKOA

Adin bakoitzak bere gauzak ditu. Adin bat daukagunean egiten ditugu edo bestela sekula santan ez. Agian egin ahal ditugu gero, baina ez da gauza bera izango. Hori gertatu zitzaidan zirkora joan nintzen lehenengo aldian. Txikitan ezin izan nintzen joan eta handitan, joan nintzen egunean, lilura galduta zuen.

Herrira zirkoa heltzen zen guztietan honegatik edo hargatik ez neukan nork eraman. Urtero zirkora zetorrela entzuten nuenean primeran pasako nuela uste nuen, baina usteak erdi ustel.

Koskortu nintzenean ere ez nintzen joan, denbora libre beste gauza batzuetarako erabiltzen nuen. Baina orain dela pare bat urte, herrira zirkora etorri zenean joan egin nintzen. Sarrera erosi, bapo bazkaldu eta arratsaldeko saioa ikusteko jo nuen Etxebarria parkera. Bertan umeak gurasoekin eta ni bakarrik. Barrutik umea, baina kanpotik gizona. Bakarrik zegoen heldu bakarra nintzen.  

Sartu, eseri nire lekuan eta pistako argiak piztu ziren momentutik banekien ez nuela adina zirkoaren magiaz gozatzeko. Bukatu baino lehenago alde egin nuen. Hainbeste urte itxaron eta gero ...

Gogoratzen duzue zirkora joan zineten eguna? Nolakoa izan zen? Eduki duzue nik bezala txikitako “traumarik”?