COCA-COLA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
COCA-COLA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/04/08

BIZITZAREN GATZA ETA PIPERRA

125. urteurrena ari dira ospatzen Coca-colakoak. Hainbeste urte pasa ondoren buruko mina, goragalea eta digestio txarra sendatzeko sortutako botika honi buruz asko eta asko idatzi, hitz egin eta, zer esanik ez, asmatu egin da. Ez dakit zer daukan kolore iluneko freskagarri honek, baina hamaika dira bere inguruan dauden hiri-legenda, zein baino zein ikaragarriagoa.

Batzuk, dudarik ez, sasi egiazkoak izango dira; baina beste batzuk, ordea, guztiz gezurrezkoak. Azken hauek izan daitezke Coca-colaren ospea handitzen dutenak. Ospea mundu osoan. Herrialde pobreetan nahiz aberatsetan, musulmanetan nahiz kristauetan, kapitalistetan nahiz komunistetan, zeruan nahiz infernuan. Edari honen arrakastaren sekretua bere formula bezain sekretua omen da.

Zer dakizue Coca-colari buruz? Ezagutzen duzue berari buruzko hiri-legendarik? Zein da freskagarri honen sekretua mundu osoan arrakasta izateko? Askotan entzun dugu edateaz gain beste gauza batzuetarako ere erabiltzen dela. Beste gauza batzuetarko erabiltzen duzue?


ARRAZOI BAT MUNDU HOBE BATEAN SINESTEKO

Sarri askotan, publizitate kanpainek garrantzi handiago izaten dute produktuak berak baino. Oso arrunta den produktuak, merkatuan ondo aurkeztuta, izugarrizko oihartzuna izan dezake eta oso produktu onak, berriz, publizitate kanpaina eskasa badu, ez du inolako eraginik bezeroengan.

Coca-cola enpresak edaria bera ez ezik, produktua saltzeko marketinga ere badaki egiten, oso ondo gainera. Guztiok gogoan dugu freskagarria saltzeko egindako kanpainaren bat, leloren bat edo abestiren bat.

Aurten batzuk izan dira telebistan ikusi ahal izan ditugun iragarkiak. Guztiak ikusgarriak, jakina. Baina, berezia iruditu zaigun bat aukeratu behar izanez gero behean ikusiko duzuena da.




Hunkigarria benetan, baina oso ondo eginda bere helburua lortzeko. Ez dakit mundu hobe batean sinesteko arrazoirik dagoen, baina, ez daukat dudarik, mundu hori hobeto ikusiko dugu Coca-cola bat edaten badugu.

Zer deritzozue Coca-colaren kanpainari? Gogoratzen duzue kanpaina bereziren bat? Zer garrantzia dauka marketingak produktua saltzeko unean? Ba al dago arrazoirik mundu hobe batean sinetsi ahal izateko?


IRRIBARRETSU, COCA-COLA BAT ESKUAN

IRAKURMENA:
NEURRIAK HARTU BEHAR OTE DIRA KALE-ZURRUTAREN AURREAN? Irakurri IVAPeko aldizkarian (52. zbk) Angel T. Gagok gai honi buruzko iritzia.
Gaia prestatzeko:
Zer dio idazleak?

Zein ideia nabarmenduko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:

Zer diozu gaiaz?
Zer iruditzen zaizkizue leku batzuetan egiten diren kale-zurruta masiboak?

HIZKA-MIZKA: COCA-COLA ALA PEPSI-COLA

  • Zapore hobea dauka, urte askotako formula sekretua.
  • Marketing ona dauka, bere iragarkiak askotan izan dira urteko onenak.
  • Pepsi-cola Coca-colaren kopia txarra baino ez da.
  • Bere izenaz ezagutzen da freskagarria leku askotan.

  • Merkeagoa da eta, gainera, kalitate berekoa.
  • Zapore aldetik ez dago alde handirik.
  • Coca-cola itxura da eta Pepsi-cola zaporea.
  • Zenbait herrialdetan Pepsi-cola baino ez dute edaten, zergatik ote?